STEAM Deialdia 2019-20

UNESCOk Science Education izeneko programan ezarri du zientziaren eta teknologiaren arloko gaikuntza funtsezko elementua dela ekonomia eta gizartea garatzeko. Hori horrela, gaikuntza hori eraikitzeko, ezinbestekoa da, haren ustez, zientziaren eta teknologiaren arloko hezkuntza sustatzea, hezkuntza-maila guztietan, bai eta gizarte osoaren heziketa zientifikoa hobetzea ere.

Nabarmentzen du, halaber, gazteak –bereziki neskak– bultzatu beharra dagoela zientziaren eta teknologiaren arloko karrera profesionalak egin ditzaten.

STEAM siglek diziplina hauek hartzen dituzte barne: Science, Technology, Engineering, Art eta Mathematics, hau da, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak.

Proiektuen ikuspuntua.

STEAM hezkuntza-proiektuek, ahal den neurrian, printzipio hauek izango dute kontuan:

1. STEAM arloen irakaskuntza integratua

2. STEAM arloekin lotutako konpetentzien garapena

3. Ikerketan oinarritutako ikasketa

4. Generoa eta berdintasunaren ikuspuntua

5. STEM arloekin lotutako ikasketen bokazio profesionala bultzatzea

STEAM proeiktuak garatzeko EBAZPENA 2019-20

2019-2020 ikasturtean, guztira 175 ikastetxek dirua jasoko dute STEAM proiektu bat aurrera eramateko.

STEAM_2019_2020_resolucion_convocatoria.pdf
STEAMsare_PO_eusk.pdf
STEAMsare_PO_gazt.pdf