METODO ZIENTIFIKOA

Zientzia, mundua begiratzeko eta hartaz pentsatzeko modu bat da. Metodo zientifikoaren bidez lortzen den ezagutza da, ebidentzia edo froga esperimental errepikagarriak eskatzen dituena.

Metodo zientifikoa, kuriositatea edo jakin-mina pizten duen zerbaiten aurrean norbaitek galdera bat proposatzen duenean, hasten da.

Erantzun egokia eman aurretik, dagoeneko gai horretaz dagoen informazioa jaso beharko da. Ondoren, behaketak egin, galderak plazaratu, hipotesiak aztertu, aurreikuspenak proposatu, esperimentatu eta emaitzak interpretatu beharko dira. Emaitzak hipotesiarekin bat badatoz, ezagupen berria eraiki ahal izango da. Hala ez bada, hipotesi berria aztertu beharko da harekin bat datozen emaitzak lortu arte.

Pentsa daiteke zientzia esperimentatzea eta aurkikuntzak egitea besterik ez dela. Baina zientzia egiteak trebetasunak eta pentsatzeko moldeak lantzea eskatzen du. Metodo zientifikoa, munduari eta haren ulermenari buruzko oinarrizko adostasunetan eraikitzen da.