Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko.
Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren.
Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.
Aranzadi Elkartea
Letizia Plaza Izurietak prestatu eta konpatitu dituen tour geologikoak. Euskal Herriko eta mundu osoko inguruak bisitatzuz, geolgia ikasteko aukera ederra.
DBH 3. mailako Biologia-Geologia ikasgaiko curriculuma lantzeko sei proiektu aurkezten dira. Arazo-egoera bakoitzaren sekuentziazioa zehaztasunez aurkezten da.
Egileak:
Ane Etxegarai Irigoien: etxegaraiane@gmail.com (@etxegaraiane)
Amaia Urzelai Azkune: aurzelaiaz@zubirimanteo.com (@amaiaurzelai)