KONPETENTZIA MATEMATIKARAKO

Matematikarako konpetentzia: Definizioa, osagaiak, ikasgaiak, ikasgaiek konpetentziak lantzeko ematen dituzten aukerak...

Konpetentziaren definizioa

Jakintza matematikoa erabiltzea da, bizitzaren premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko,deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko; betiere, matematikaren bitartekoak eta haren pentsamendu- eta irudikapen-moduak erabilita.

Osagaiak

Honako osagai hauek ditu matematikarako konpetentziak:

1) Eduki matematikoa duten arazo-egoerak identifikatzea eta estrategia egokiak aplikatuz ebaztea, mundua gero eta hobeago ulertzeko.

2) Jakintza matematikoak erabiltzea eguneroko bizitzako eta zientziaren esparruko egoerei aurre egiteko, egoerak «eredu» bihurtuta; hau da, egoerak termino matematikoetan adierazi, ereduarekin eragiketak egin eta emaitzak testuinguruan interpretatuta.

3) Bizitzaren hainbat esparrutako informazioak, argudioak eta emaitzak interpretatzea eta adieraztea,hizkuntza matematiko egokia erabilita.

4) Jakintza matematikoak ezagutzea, erlazionatzea, integratzea eta balioestea, egoera bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

5) Arrazoitzeko modu askotarikoak erabiltzea nork bere ondorioak ateratzeko, horien prozesuakjustifikatzeko, eta gainerako pertsonek aurkeztutako emaitzak modu kritikoan aztertzeko.

6) Errealitatea kalkulatzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko prozedura matematiko egokiak aukeratzea eta erabiltzea, eraginkor izateko baliatuz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.