BERRIAK

Otsailak 11, Emakume eta neska zientzielarien eguna

Goizeko Izarra LHI, Mutriku

Goizeko Izarra Ikastolan, aurten ere, otsailak 10etik 14ra STEAM astea antolatu dugu.

Aste honen bidez, ondorengo helburuak lortu nahi dira:

- STEAM proiektua, hezkuntza komunitatera zabaltzea.

- Ikasleen motibazioa STEAM bokazioekiko suspertzea.

- Emakumeek STEAM bokazioetan duten garrantzia nabarmentzea.

Informazio gehiago.

Antigua-Luberri BHI, Donostia

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieros, Ceit, POLYMAT eta Elhuyarrek, gure indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko.

Informazio gehiago.

Jarduera ludikoak zientzietan. Pilar Etxebarriak prestatu duen sites honen helburua zera da: irakasleei ikasgelarako ideia eta dinamika ludikoak eskeintzea eta irakaslegoari bidea erraztatzea, hots, ikasgelan erabilgarriak eta eraginkorrak diren jarduera ludikoen bilduma eskeintzen da, "low cost" baliabide eta denbora aldetik ezinbesteko baldintzarekin.

Helburuak dira:

  • Ikasgelako jarduerak sortzeari begira, jolas klasikoen egituta eta dinamika aprobetxatzea.
  • Interneten dauden jolas eta simulazio batzuk ezagutu ondoren, ikas-jardueretan eraldatzea.
  • Guk geuk edo gure ikasleek joko sinpleak sortzeko aplikazio digital batzuk ezagutzea.
  • Gamifikazio-mundura hurbilketa egitea.

Ikastaroa: Nolakoa izango da bizitza 25 urte barru? Nanoteknologia, unitate didaktiko.

Edukiak:

Nano-eskalaren eta makro-eskalaren arteko ezberdintasunak, interakzio grabitatorioak eta elektrostatikoak, materiaren egoera-aldaketak, erreakzio kimikoen abiadura, gainazal-tentsioa eta beste zenbait kontzeptu landuko dira.

Nano-materialen aplikazioak (nano-kapsulak, gainazal iragazkorrak, eroankortasun elektrikoa handitzea…) bisualizatuko dira.

Helburuak:

• Metodo zientifikoaren berezko ezaugarriak lantzea (behaketak, hipotesiak, ereduak, aldagaiak…).

• Ikasleen zientziarekiko interesa piztea.

• Esperimentazio zientifikoa nano-materialen propietatek aztertzeko erabiltzea .

• Nano-eskalako eta makro-eskalako objektuen propietateak alderatzea.

• Nano-materialen zenbait propietate modu praktikoan ikusaraztea.

• Nano-teknologian egungo eta etorkizuneko gizartean izan ditzakeen ondorioak aztertzea.

Datak: Otsailak 18 eta 19

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Tokia: Lasarteko Berritzegunea

Partehartzaile-kopurua: 20

Hizkuntza: Euskera

Informazio gehiago eta izen-ematea

"Emakume zientzialariak" bloga "Errealitate areagotua: emakumeak balioan jartzeko tresna" STEAM proiektuaren barnean dago. ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia) ikastetxeko Fisika-Kimika mintegiko irakasleek proiektu hau zuzentzen dute baina beste mintegi batzuek ere parte hartzen dute: Euskara,Gaztelania, Ingelesa,Frantsesa,Plastika,Geografia eta Historia...

2020 Zientzia Eskola-egutegia


2020 Calendario científico escolar

Benetako zientzialariak, benetako ikasleentzat

Científicas verdaderas, para estudiantes actuales.

Euskararen Erabilea Inklusiba

Androzantrismoa ez da gizonen ikuspuntuak gidatutako mundu ikuskera hutsa; gauza gustien erdigunean jartzen du gizona, eta adierazten du ikuspegi hori onena dela, unibertsala dela, eta ez dagoela bestelako ikuspegi posiblerik. Androzentrismoaren arabera, gizonaren ikuspuntuak balioa eta onespena ematen dituenez gero, gizonentzat ona dena gizateria osoarentzat da ona. Gauzak gizonen ikuspuntu partzialaren arabera izango dira garrantzitsuak, onak edo txarrak. Emakumeen aurkako bereizketa sexista mota bat da.

Uso Inclusivo del castellano

El lenguaje influye en la socialización y en la identidad de las personas, y reflejan relaciones de poder. Considerar que “el hombre” incluye al varón y a la mujer o que el género masculino abarca a todas las personas supone instalar una cosmovisión en la que el varón es considerado como el sujeto universal. Como dice Celia Amorós: “es sabido que quien tiene el poder es quien da nombres a las cosas ( y a las personas)”.

Ikasteko laborategiak eta espazio berritzaileak sortzen


The Future Classroom Lab (FCL) in Brussels was created in 2012 by European Schoolnet, its 34 supporting education ministries and several industry partners. It is an inspirational learning environment, challenging visitors to rethink the role of pedagogy, technology and design in their classrooms. Over the years, the interest in learning labs has increased both at the school and ministry level, which has already resulted in the creation of around 200 local learning labs across Europe and even beyond. The guidelines have been published with the support of members of European Schoolnet's Interactive Classroom Working Group (ICWG).

Zientzietan irakurmena lantzeko bi adibide

Mary Somerville irakurmena.pdf
Kilogramo aldaketa irakurmena.pdf
Errubrikak irakurmena ebaluatzeko Lui Tere.pdf