Konpetentzia zientifikoa ezinbestekoa da gazteak egungo gizartean izango duten bizitzarako prestatzeko; hau da, konpetentzia horri esker, gizabanakoak erabateko parte-hartzea izan dezake zientziak funtsezko garrantzia duen gizarte honetan. Izan ere, konpetentzia horrek inguruan duten mundua ulertzeko ahalmena ematen die gazteei, eta, horrela, zentzuz joka dezakete.