Konpetentziaren definizioa
Produktu edo sistema teknologikoak zentzuz lantzea eta erabiltzea da, jakintza teknikoak eta beste adar batzuetakoak era metodiko eta eraginkor batean aplikatuta. Horren xedea egoera interesgarriak ulertzea eta bideratzea da, baita produktu eta zerbitzu berriak eskaintzea ere.Era berean, emaitzak adierazi behar dira, hobetzeko prozesuak abiatu eta erabaki arduratsuak hartzeko.
Osagaiak
Honako osagai hauek ditu teknologiarako konpetentziak:
1) Arazo teknologikoak zehaztasunez hautematea eta mugatzea, eta horiek konpontzeko irtenbideak diseinatzea, jakintza teknologikoak eta gainerako jakintza-adarretakoak erabilita edota objektuak zein sistemak aztertzeko metodoaren bidez eskuratutako jakintzak baliatuta, irtenbide horien plangintza eta gauzapena eraginkorra, sortzailea eta lankidetzan gauzatutakoa izan dadin.
2) Ingurune teknologikoko baliabideak testuinguru anitzetan erabiltzea, informazioa egoki aukeratu eta interpretatuta, ingurune horren funtzionamendua ulertzeko eta egungo gizarte tekni-fikatuaren ohiko arazoak konpontzeko.
3) Irtenbide teknologikoak inplementatzea, eta, horretarako, agirien bidezko plangintza bat baliatzea, lan metodikoa egitea, segurtasuneko eta ergonomiako arauen bidez erkatzea egindako lana eta aurrez ezarritako baldintzak, eta emaitzen eta prozesuaren ebaluazioa egitea, hobekuntza-zikloak betetzen jarraitzeko.
“Teknologia pilulak” da, Beñat Erezuma Unamuno BHIko Teknologia irakaslearen web-orria.
DBH eta Batxilergoko Teknologiak eta Industria Teknologiaren inguruko informazioa aurkituko duzu gehienbat bertan, bestelako informazioa ere biltzen dudan arren. Azkenean, web-orriarena aitzakia bat baino ez da, burutik pasatzen zaizkidan ideiak ordenatuta izateko. Ikasturtean zehar hainbat proiektu eta lan egin behar izaten dira eta horiek guztiak biltzeko aukera ematen dit web-orriak.