Zientzia-hezkuntza Ikasgelan

“Zientzia-hezkuntza Ikasgelan” webgunea sortzen da "Zientzia-hezkuntza Ekimena" webguneari jarraipena emanez, ikastetxeetan konpetentzia zientifikoa lantzen laguntzeko. Bertan konpetentzia zientifikoa zer den, haren osagaiak zein diren eta ikasgelan nola landu daitekeen azaltzeko informazioa, linkak eta jarduerak aurkituko dituzu. "Zientzia-hezkuntza Ekimena" webgunean zegoen informazioa hona pasa dugu eta, beraz, webgune hura itxi egin dugu.

Webgune honetan 2008-2019 ikasturteetan zehar Zientzia-hezkuntza Programan proposatutako eta landutako jarduerak jaso ditugu. Denak Garatu eta Prest_gara formazioetako saio praktikoetan erabili ditugu. Beraz, irakasle askok esperimentatu eta geletara eraman dituzte.

Urte hauetan zehar, Zientzia-hezkuntza Programan 250 ikastetxe baino gehiagok parte hartu dute. Horietako askok ikastetxean izandako esperientziak konpartitu dituzte eta, haien baimenaz. webgunean jaso ditugu.

Aurreko guztiaz gain, zientziak lantzeko informazioa eta berri interesgarriak bilduko ditugu.

Webgunean jasotakoa erabilgarri gertatuko zaizuela espero dugu.