BERRIAK

Letizia Plaza Izurietak prestatu eta konpatitu dituen tour geologikoak. Euskal Herriko eta mundu osoko inguruak bisitatzuz, geolgia ikasteko aukera ederra.

science in school uda 2019.pdf
STEAM_2019_2020_resolucion_convocatoria.pdf

“Zientzia-hezkuntza Ikasgelan” webgunea sortzen da "Zientzia-hezkuntza Ekimena" webguneari jarraipena emanez, ikastetxeetan konpetentzia zientifikoa lantzen laguntzeko. Bertan konpetentzia zientifikoa zer den, haren osagaiak zein diren eta ikasgelan nola landu daitekeen azaltzeko informazioa, linkak eta jarduerak aurkituko dituzu. "Zientzia-hezkuntza Ekimena" webgunean zegoen informazioa hona pasa dugu eta, beraz, webgune hura itxi egin dugu.

Berritzegune Nagusiko Zientziarako aholkulariok espero dugu webgune hau, aurrekoa bezala, zuen gustukoa izatea.

Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa-lehiaketaren bederatzigarren edizioko deialdia irekita dago. Lehiaketa hori Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak antolatzen du, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta hainbat erakunde eta pertsonaren laguntzaz, horien artean, Idazle Eskola eta Elhuyar Fundazioa.

Ekimen horrek, fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzera gonbidatzen ditu parte-hartzaileak. Euskara lan-hizkuntza gisa aukeratu ahal izanik, gazteek zein helduek, adituek zein ezjakinek parte har dezakete, zientzian inspiraturiko istorio laburrak idatziz eta kontaketa hauek (800 hitz arte) hurrengo helbidera bidaliz: http://www.inspiraciencia.es/es/

Edizio honek Donostiako Aquariumaren eta CSIC_EHU Material Fisika Zentroaren aparteko laguntza izango du. Irailaren 6an Aquariumean aurreikusita dagoen sari-banatze ekitaldian aditzera emango dira 2019ko kontaketa irabazleak.

Zientzietan irakurmena lantzeko bi adibide

Mary Somerville irakurmena.pdf
Kilogramo aldaketa irakurmena.pdf
Errubrikak irakurmena ebaluatzeko Lui Tere.pdf