Prozesuaren momentu batean gelditu egin behar gara eta aztertu behar dugu noraino lortu dugun espero genuena. Sekuentzia didaktiko baten bukaeran, epe baten bukaeran... ikasleen hausnarketa bultzatu behar dugu. Askotan bukaerako ebaluazio hau kalifikazioan edo balorazioan zentratzen da. Nola egin dut/dugu/duzu? (ondo, oso ondo, kalifikazio numerikoa, ...). Ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik ez da hainbeste bukaera, geldiunea baizik. Jarduera hauetan ikusiko dugu zer lortu dugun, zer ez eta batez ere estrategiak jarriko ditugu martxan lortu ez duguna etorkizunean lortu ahal izateko. Tresna nagusiak auto eta ko-ebaluazioak izaten dira, beti ere egindako produktu, lanak, probak eta izandako ibilbide bera (prozesu osoa) kontuan izanda.
5. saioaren plana eta materialak:
Tertulia pedagogikoa. “Comunicación de la evaluación usando el portafolio” Mikel Etxarri. Ikastola Jakintza. Ordizia
Tresnak ezagutzea: auto eta ko-ebaluaziorako jarduerak, errubrikak,
Tresna bat aukeratu gelan inplementatzeko.
Atal honetan sakontzeko klikatu hemen.
6. saioa:
Egindako ebaluazio jarduerak edo probak lankideei aurkeztu eta justifikatu.
Jarduerak edo probaren baldintzak zehaztu: denbora, zein tresna erabili dezaketeen, aniztasunari erantzuteko moldaketak, ...