Ikaskuntzarako portfolioa ebaluaziorako tresna konplexua da, bere baitan jasotzen baititu ikaskuntza prozesu osoa: nondik abiatzen garen (hasierako ebaluazioa) nora ailegatu nahi dugun (ikasleek eta irakasleek ebaluazio irizpideak ezagutzea eta partekatzea eta ikaskuntza prozesua planifikatzea), bidean izandako gorabeherak (feedback--a, akatsen kudeaketa) nora ailegatu garen (bukaerako ebaluazioa) eta etorkizunean zer helburu berriak izango ditugun.
Portfolioa, gure ikaskuntza prozesuaren ispilua da, bertan ikaskuntzaren ebidentzia aukeratuak jasotzen ditugu ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnarketa bultzatzeko eta irakaslea, familia eta ikasleen arteko komunikazioa sustatzeko.
Portfolioa ezin da biltegi hutsa izan. Bertan jasotzen diren ebidentziak aukeratuak izan behar dira. Ikasleen adinaren arabera laguntza gehiago edo gutxiago beharko dute aukeraketa hori egiteko.
Baina portfolioa ez badugu biltegi hutsa bihurtzea nahi, hausnarketarako jarduerak planifikatu behar dira eta era sistematikoan aurrera eraman.
Auto-erregulazio prozesuak (kognitiboak eta emozionalak) martxan jartzen ditugunez, izaten izateko konpetentziaren osagai bat baino gehiago lantzen ditugu modu honetan.
Ezin dugu portfolioa ulertu ez bada auto-, ko- eta hetero-ebaluazioa bultzatzen. Elkarreraginean ikasten dugu, helduengandik eta gure ikaskideengandik. Ebaluazio jarduerek ahots eta ikuspuntu ezberdinak jaso behar dituzte.
Portfolio.mp4
Comunicación de la evaluación usando el portafolio