"Hasierako ebaluazioa"edo "Diagnostiko ebaluazioa" modu ezberdinetan uler daiteke:
1. Ikasleak ikasturtea hasten direnean konpetentzia ezberdinak noraino garatuta dituzten jakitea. Kasu honetan, eta era orokor batean, irakasleak jasoko luke informazioa zein aspektu landu behar dituen jakiteko era orokor batean konpetentzia maila horiek garatu ahal izateko. Bestalde, ikasleek beraiek ere jakin behar dute zein den haien abiapuntua, zertan doazen ondo, zertan dituzten zailtasunak eta zeintzuk izan daitezkeen ikasturte horretako erronka nagusiak.
2. Proiektu edota unitate berri baten aurrean, gai horren inguruan ikasleek dakitena mahaigaineratu behar da, ikaslea konsziente izateko, beste ikasleekin dituzten aurrezagupenak partekatzeko eta irakasleak sekuentzia didaktikoan aldaketak egin ahal izateko.
Edozein modutan, jasotako informazio hori ere gurasoekin partekatzea gomendatzen da. Horretarako tresna erabilienak portfolioa edota egunerokoak dira.
2. saioaren plana eta materialak
Hasierako ebaluaziorako tresnen erabilera diagnostikatu
Hasierako ebaluazioa egiteko tresnak ezagutzea eta partekatzea
Gelan esperimentatzeko plangintza egitea.