Ebaluazio Hezigarria

HEZIBERRI 2020-k Ebaluazio Hezigarria aipatzen du dagokion atalean. Hauxe dio:

"… Ikasleen ebaluazio prozesual edo hezigarriak, bere aldetik, ikaskuntza‐prozesu osoaren garapen eta eboluzioaren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala hauteman litezkeen indarguneak nahiz ahulguneak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia aintzat hartuta, erabaki egokiak hartzeko. Ikasleen lana kalifikatu behar soilean baino, ebaluazio‐mota horren eraginak askoz nabarmenagoa behar luke ikaskuntza‐prozesuan berean, ezinbestekoak diren zuzenketak egitea, horixe baita kontua, azken ebaluazioa hezurmamitu aurretik ere prozesu osoa gogobetegarria izan dadin. "

Site_Hasiera_Ebaluazio hezigarria.pptx

Bestalde, metodologia atalean aipatzen da "Ikaslearen emaitzaren ebaluazioak hezitzailea izan behar du funtsean, gizabanako bakoitzak bere ulermen‐ eta jardunbide‐konpetentziak garatu ahal izan ditzan."

Gainera, atal horretan ere, prozeduren ikas-irakaskuntzan zein izan behar den irakaslearen rola azaltzen da, feedback eraginkorra emateko eta metakognizioan zentratzeko gomendatzen digu hain zuzen ere.

Prestakuntza hasi baino lehen zure ideiak ebaluazio hezigarriaren inguruan jaso nahi ditugu. Beheko formularioa bete ezazu.

1. saioaren plana eta materialak