Errubrikak sortzen

Errubrika tresna poteretsua da feedback-a emateko

Errubrikak sortzen ikastaroaren ibilbidea

  • Feedback eraginkorra eskaintzen dute prozesuan zehar.

  • Ikasleak ohitzen dira feedback mota hori kontuan hartzen.

  • Pentsamendu kritikoa bultzatzen dute.

  • Besteekin komunikazioa bultzatzen eta errazten dute. Hau da, atazaren inguruan hitz egiten dute.

  • Ikasle guztiei erantzuteko aukerak handitzen dira, batez ere era kolaboratibo batean erabiltzen badira.

  • Irakasleontzat gure irakaskuntza metodoen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen du.


Errubrika on bat sortzeko urratsak

Errubrika on bat sortzeko urratsak.

Hauek dira gure buruari egin diezaiokegun galderak:

  • Zergatik behar dugu errubrika bat?

  • Zer baloratu nahi dugu? Lana/ataza/produktu bat? Konpetentzia bat? Konpetentziaren osagai bat?

  • Baloratu nahi dugun hori beste modu batez baloratu dugu lehen? Beste tresna bat erabiliz, adibidez?

  • Baloratu nahi dugun horrek gelan egindako beste produktu batzuekin erlazioa du?

  • Baloratu nahi duguna osagaietan banatu al daiteke? Garrantzi bera dute osagai horiek?

  • Ikasleek zer nolako ebidentziak erakutsiko dituzte lana/ataza/produktu egiterakoan? Ezberdinak izango al dira, zertan?

  • Nola irudikatzen dugu lan onena? Zer ezaugarriak ditu? Eta ahulena?

Gelan errubrikak inplementatzeko eredu batzuk

Ikasleekin kolaborazioan errubrikak eginez gero...

  • Ebaluazio hezigarria bultzatzen da gaizki ulertuak edo interpretazio okerrak sahiesteko.

  • Ikasleek hobeto ulertzen dute ataza: zer zailtasunak topa ditzaketen eta zer espero den haiengandik.

  • Motibazio intrensikoa handitzen da.

  • Irakaslea ikasleen aurre-ezagutzez kontzienteagoa da.

  • Metakognizioa bultzatzen da.

Errubrika bankuak

Hona hemen errubrika banku batzuk:

Ikastaroan eskainitako hainbat errubrika hemen eskuratu ditzakezue..

Ikastaroan zehar parte-hartzaileek sortutako errubrika batzuk topatu ditzakezue hemen.