HIZKUNTZA PROIEKTUA
Geure ikastetxeko ildo nagusiak honako hauek izanda:
Euskararen normalkuntzaren eta eleaniztasunaren alde lan egin, hizkuntza gaitasuna indartuz.
Euskal hizkuntza eta kultura herriratu, Mungiako herriarekin, elkarteekin eta udalarekin proiektu komunikatiboak bultzatuz eta burutuz.
Euskara eta euskal kultura transmititu eta horiekiko jakin-mina piztu, euskararen erabilera ikasleen artean eta irakasleen artean sustatuz, eta beste kulturekiko ikasleen interesa sortaraziz.
Atzerriko hizkuntzen garrantzia transmititu eta gaitasunak maila egokian lortzeko ekintzak bultzatu.
Ikastetxeko beste proiektu nagusiekin lotura estua bultzatu.
Hizkuntza Proiektuaren helburua ikastetxeko hizkuntzen erabilera eta irakaskuntza kudeatzea da ikasleen hizkuntza komunikaziorako gaitasuna hobetzen laguntzeko asmoz.
Komunikazio Gaitasuna, komunikazio egoera anitzetan hizkuntza erabiltzeko dugun gaitasuna da. Hezkuntzak proposatzen dituen zortzi gaitasun orokorrak lortzeko egoki garatzea ezinbestekoa den oinarrizko gaitasunetako bat.
Gogora ditzagun zein diren hezkuntzak helburu dituen gaitasun giltzarriak eta oinarrizko gaitasunak:
Europak proposatutako Gaitasun Giltzarriak: Komunikazioa ama hizkuntzan, Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea, Matematikarako gaitasuna eta Zientzia eta Teknologiako oinarrizko gaitasunak izatea, Gaitasun Digitala, Gizarte eta Gizalegezko gaitasuna, Kontzientzia eta Adierazpen Kulturalak, Ikasten Ikasi, Ekintzailea izatea eta Enpresa espiritua edukitzea.
Oinarrizko gaitasunak: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Matematikarako gaitasuna, Zientzia, Teknologia eta Osasun-kulturarako gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta Teknologia Digitala erabiltzeko gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna, Gizarterako eta Hiritartasunerako gaitasuna, Norberaren autonomiarako eta Ekimenerako gaitasuna, Kultura Humanistiko eta Artistikorako gaitasuna.
Argi dago horien guztien inguruan komunikaziorako gaitasunak duen garrantzia, testuak, ahozkoak nahiz idatziak ulertzean, ekoiztean eta interpretatzean eta komunikatzean. Horregatik, hizkuntzak zuzen erabiltzeko ardura ikastetxe osoak hartzen duen prozesua dugu. Hori dela eta, arlo guztietako irakasleak dira partaide talde-lan horretan, eta bide hori jorratuz bermatuko dute ikasleak gai direla zentzuz ulertzeko eta taxuz adierazteko jakintzaren edozein arlo.
Hizkuntza Proiektua ez da, bada, dokumentu bakandua, txoko batean gordetzeko egina dagoena; bizirik mantendu behar dugun proiektua da, lotura zuzena duena Ikastetxeko Hezkuntza proiektuarekin eta batez ere, irakasle guztien parte-hartzea eta inplikazioa bultzatu nahi duena hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran.
ARLOEN EKARPENA KOMUNIKAZIO-GAITASUNARI (OINARRIZKO CVDEKRETUA, LABUR).docx