GURE KULTURA HERRITARATZEN

Gure kultura herritaratzeko, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo hainbat ekintza burutzen ditugu.

EUSKARAREN EGUNA

Joan zen ostiralean, abenduaren 1ean, Euskararen Eguna ospatu genuen gure institutuan, Europako hizkuntzarik zaharrenetako bat bizirik mantentzeko eta indartzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, hainbat jarduera antolatu ziren,besteak beste, tailerrak, bertsoak eta euskal dantzak. Antolatutako ekintzen artean Miren Billelabeitiari egindako omenaldia ere izan genuen. 

AGATE DEUNA


Hainbat entsegu egin ondoren, otsailaren 5ean, 1DBHko ikasleek Agate Deuna kanta abestu zuten Mungia erdian udaletxeko ordezkarien aurrean. Emanaldia amaitu ondoren, saritzat txokolatada izan zuten.