4. HIZKUNTZA GAITASUNAK GARATZEN LAGUNTZEN DUTEN PROIEKTU NAGUSIAK

4.1 HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA

- Proiektu hau 2002tik eta gaur egunera arte mintegi eta irakasle lan talde baten koordinazio lanetik ondorioztaturiko proposamen eta ekimena da.

- Komunitate zientifikoak eginiko ikerketetan oinarritutako proiektu honek, hizkuntzen arteko transferentzian du oinarri.

- IDAZKETA PROIEKTUEN BIDEZ lan egiten da eta horregatik erabiltzen diren materialak neurri handi batean geuk irakasleok ikastetxean sortu eta moldatutakoak izan dira


4.3 IKASTETXEAREN HOBEKUNTZA PLANA

DBH 2. mailan egindako froga diagnostikoen ondoriozko ebaluazio eta gogoeta prozesuaren ostean, geure ikasle guztion adierazpen gaitasunak sakondu eta garatzeko asmotan sortutako plana eta hartutako erabaki multzoak osatzen dute hobekuntza plana.


  • Plan honetan hartutako erabakien artean ahozko adierazpena indartzea eta ugaritzea dugu.

  • Liburutegiaren erabilera sustatzea.

  • Tutoretza eta orientazioko material guztiak euskaraz izatea.

  • Gizartean den ugaritasuan adierazten duten egungo testuak erabiltzea entzuteko, irakurtzeko eta ulermena lantzeko.

  • Liburuen irakurketa bultzatzea.

  • Zuzentasuna, egokitasuna, koherentzia eta kohesioa lantzea idatzizko zein ahozko testuetan.



4.4 HIZKUNTZA PROIEKTU ELEANITZA

Proiektu honen helburu nagusia ikasteetxeko familiei Mungialdeko sare publikoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan heziketa konpetitiboa eskaintzea da.

11-12 ikasturtean hasi zen. "Hezkuntza Marko Hirueleduna" saiakuntza proiektua izeneko azken deialdian sartu ginen. Saiakuntza 3 urterako zen.

Saiakuntza etapa pasa eta gero, Mungia BHIk erabaki zuen irakasgai batzuk ingelesez irakasten jarraitzea. 14-15 ikastutetik aurrera gure zentroak zeuzkan baliabideekin (prestatuta eta prest zeuden irakasleekin) ibilbide bat diseinatu zuen maila guztietan irakasgai bat gutxienez ingelesez eskeintzeko.

Ez dago sarbide baldintzarik.

Disenatutako ibilbidean aldaketa nabarmenak egon dira, batez ere LOMCE izeneko legeagaitik.

Gure 15-16 ikasturteko eskeintza ingelesez: DBH: 1. mailan Natural Science / 2. mailan Citizenship and Non Confesssional Education/ 3. mailan: Biology / 4. mailan History, Computers Batxilergoan: 1. mailan Computers.

Ikasleek egindako adibide bat


4.2 NORMALKUNTZA PROIEKTUA

Normalkuntza Atalaren helburuak ikastetxearenak berarenak dira, Euskarari dagokionaren aldean: hiz- kuntz arlo guztietan ikasle gaituak lortzea, hizkun- tza, modu erosoan, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo erabiltzeko gai direnak eta hori egiteko motibatuta sentitzen direnak.

Guztiz arlo transbertsala da eta bat ere ez fokali- zatua. Normalkuntza ekintzak burutzen diren arloak honakoak dira:

1 Arlo akademikoan alde formalak: arlo akademiko- an eta egindako jarduera didaktikoetan irakasle guz- tiok jokaera bateratuak eta eraginkorrak erabiltzea.

2 Testuinguru akademikoan erabilera ez formala bermatzeko jarduerak.

3 Ikasleek hizkuntzarekiko identifikazioa eta lotura lortzeko ekintzak eta ekitaldiak.

4 Ikas komunitatearentzako zerbitzuak eta paisaia erabileraren eragile bihurtzea.

Hizkuntz gaitasunen aldetik Hizkuntz Normalkun- tzarako Arloak hizkuntz guztietarako helburu argiak, neurgarriak eta hizkuntzaren araberakoak ipintzea proposatzen du. Gure ikasleentzat dauzkagun helburu zehatzen arabera eratu beharko dugu gure jarduna eta ibilbide akademikoa (ez alderantziz).