2023-2024 HIZKUNTZA-IRAKURKETA

 HONA HEMEN 2023-2024 IKASTURTEKO  DEIALDIA  ETA GURE IKASTETXEKO PROPOSAMENA.


2023-2024 ELEANIZTASUNERANTZ .docx

2023-2024 ikasturterako gure ikastetxeko proposamena

20230602_Resolución Provisional centros públicos 23-24 eus.pdf

2023 IKASTURTEKO DEIALDIA

ELEANIZTASUNERANTZ 2023-2024 LUZEA (1) (1).docx

2023-2024 HIZKUNTZA PROIEKTUA ETA IRAKURKETA PLANA

2023-2024 HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA PROIEKTUAK

IRAKURKETA PLANA

GAZTELERAZ, EUSKARAZ ETA INGELESEZ IRAKURTZEN DIREN LIBURUAK.docx
IRAKURKETA ASKEA KARTELA.docx
AURTEN IRAKURKETA ASKEAN JARRI DIREN LIBURUAK.xlsx fitxategiaren kopia
IRAKURKETA ASKEA TXOSTENAK

URTEAN ZEHAR HIZKUNTZETAN IRAKURRIKO DIREN  LIBURUAK

Helburua da ez errepikatzea ebaluaketa bakoitzean gai berdina jorratzen dituzten liburuak.





IRAKURKETA ASKEA EGITEKO KARTELA

Klaseetan ebaluaketa bakoitzean kartel bat jartzen da gogoratzeko ikasle eta irakasleei noiztik noiz arte egin behar den irakurketa askea. 15 minutukoa izaten da eta ebaluaketa honetan goizeko 08:15etik 08:30era egingo da. Irakaslea irakurtzen egotea ere komeni da.

Klasean daude liburutegitxo batzuk eta ikasleek horko liburuak hartzeko edo etxetik ekarritakoak irarkur ditzakete.




IKASGELA BAKOITZEAN DAUDEN IRAKURKETA LIBURUAK

DBH1 eta 2.mailetako geletan dauden liburuen zerrenda hau da baina gure asmoa aurten ere liburu berriak erostea da.






GELAN IKASLEAK 15 MINUTUKO IRAKURKETA ASKEA JARDUERA BURUTZEN

DBH 1. eta 2. mailetan ikasleak 15 minutuko irakurketa askea egiten dute ikasgelan.





GAUR EGUNEAN INTERESGARRIAK  DIREN ALBISTE ETA ERREPORTAIEN GAINEKO TXOSTENAK

Ikasgela bakoitzeko liburutegitxoan albistez eta erreportaiez osatutako txostenak ere prestatu ditugu.


LIBURU BERRIEN EROSKETA

Liburu berriak erosi ditugu irakurketa askea egiteko DBH 1. eta 2.mailetarako.

1.EBALUAZIOAN IRAKURKETA ASKEA DELA ETA, IRASLEEI PASATU ZAIEN FORMULARIOA


1.EBALUAZIOAN  IRAKURKETA ASKEA DELA ETA,IKASLEEI PASATU ZAIEN FORMULARIOA


 IRAKURKETA ERRAZARAKO LIBURUEN EROSKETA

Irakurketa errazarako liburuak erosi dira. Irakurketa erraza, ulermenerako, ikaskuntzarako eta partaidetzarako oztopoak kenduz, ulergarriago egiteko metodoa da.

"LECTURAS POR SONRISAS"

1DBHko ikasleek parte hartzen dute "Lecturas por sonrisas" proiektuan.Honek bi helburu bete nahi ditu:

1-Ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzea.

2-Baliabiderik ez duten ikastetxeei baliabideak heleraztea.


C1 MAILA GAINDITZEKO KLASEAK

Aurten ere, urtero bezala, Euskarako C1 maila gainditzeko, euskarazko klaseak antolatu dira institutuan AEKren eskutik. Guztira 5 gela sortu dira.


HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN

Atzerrian ikasteko hizkuntza ikastaroen berri eman da.

DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei 2024ko udan atzerrian ikasteko ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroen berri eman zaie. 

GURE EREMUEN ESPERIENTZIA EZAGUTZERA EMATEN


Azaroan eskumaldeko Berrikuntza Arduradunak IES Mungia BHI-ra hurbildu ziren eremuekin izandako esperientzia ezagutzera. Zonaldeko ikastetxeez gain (Artaza-Romo, Aixerrota, Caro Baroja, Uribe-Kosta, Barandiaran, Sopela, Txorierri, Astrabudua eta Erandio), Solokoetxe eta Urbi-ko arduradunak ere gurera hurbildu ziren. Gure esperientziatik abiaturik, zalantzak eta beldurrak plazaratzeko tartea egon zen.

Topaketa erabat interesgarria eta aberatsa izan zen.



DBH 1 EUSKAL BARNETEGIETAN

Azaroaren 6tik 9ra DBH1.eko ikasleek, Euskadiko euskal girotze barnetegietan bananduta, euskal  giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarria izateko aukera izan dute,  euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria emanez.

ELKARTRUKEA HOLANDAREKIN


Azaroaren 19tik 25ra, Holandako Canisius institutuko 18 ikasle eta 2 irakasle elkartruke talde bat gure artean eduki dugu, batxilergoko 1B eta 1D ikasleekin.

Aste horretan klaseak, kirolak, proiektuak eta irtenaldiak izan ditugu, ingelesa eta elkarlana aritzeko, eta lagunak egiteko ere bai.

See you in March!

ESTI MARKEZ ABESLARIA GURE ARTEAN

Azaroaren 27an DBH 3. mailako ikasleek “Musikariak ikastetxean” programan hartu zuten parte. Esti Markez abeslaria etorri zen gure institutura Euskal musikari buruzko hitzaldia ematera. Bere eskarmentuaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek eta berarekin hizketalditxoa izateko ere bai.

BATXILERGOKO IKASLEAK MIHILUZEN TXAPELDUNAK

Aurten ere urtero bezala, gure batxilergoko ikasleek Mungiako Udalak antolatutako Mihiluze lehiaketan hartu dute parte.

Euren hiztegia aberastu, asko ikasi, lagunak egin eta itzel pasatu dute, gainera dirutxua irabazi dute gabonetako opariak erosteko.

HEDATZEN HIZKUNTZAK INDARTZEKO KLASEAK

Hedatze proiektuan  euskara, gaztelania , ingelesa eta frantsesa indartzeko klaseak antolatu dira. Aurten japoniera hizkuntza ere irakatsiko da.

UNITATE INTEGRALAK SORTZEKO FORMAKUNTZA

DBH 1,2 eta 3. mailetarako unitate integralak sortzeko, urritik abendura Nerea Permachekin formakuntza klaseak izan ditugu.

PERLA ANTZEZLANA

Abenduaren 22an DBH4ko ikasleek John Steinbeck-en "Perla" antzezlana antzeztu zuten.Lan bikaina egin zuten gure antzezleek.