1.2.- Mungiako

Egoera Soziolinguistikoa

Ondoren entzun dezakezuen ahozko aurkezpenean euskararen kaleko erabilera maila azaltzen duen txostena laburtu dute 3.DBHko ikasleek 2015. urtean.

Entzun geure ikasleen ardurak:

MUNGIA BHI INSTITUTUKO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA, MUNGIAKO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREN ISLA

Mungia, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean dagoen herri nagusietako bat da; azken datuen arabera 17.022 biztanle ditu. XX. mende hasieran eta 1930ean biztanleria kopuruak beherakada izan bazuen ere, 50. hamarkadatik aurrera hazkundea nabaria izan da, batez ere 1970etik aurrera, ordutik 2011ra populazioa bikoiztu egin baita.

Jaiotza kopurua kontutan izanik Bizkaia da EAEko tasarik baxuena duena, %0 8'46, baina horrekin parekatuz, Mungian %0 10'09 da jaiotze tasa 2013ko datuen arabera.

Berezko hizkera Mendebaldeko Euskara du eta euskaldun kopuru handidun eskualdea da. Biztanleen %26 gaztelaniaduna da, %16 ia euskalduna eta %58 euskalduna, horietatik %67 alfabetatuak.

Grafikoan ikus daitekeenez eta 2014ko datuen arabera Mungiako biztanleria atzerritarra % 7'01 da, ia eskualdekoaren bikoitza, %4'73, eta Bizkaikoa eta EAEkoa baino hainbat handiagoa hauen ehunekoak % 5'91 eta % 6'45 baitira. Gaur egun, 2015eko iraileko datuen arabera biztanleria atzerritarraren kopurua zertxobait aldatu da %7'06 izanik.

Mungiara datorkigun etorkinen gehiengoa Hego Amerikakoa Europakoa eta Ipar Afrikakoa da, baina badira Ipar Amerika eta Asiatik datozenak ere.

Mungiako 12-18 urte bitarteko gazte kopurua 1.273 da. MungiaBHI ikastetxean 717 daude matrikulatuta 2015-16 ikasturtean; 433 DBHn, 129 Batxilergoan eta 155 Lanbide Heziketan. 106 ikasle atzerritarrak dira, atzerrian jaioak edo nazionalitate bikoitza dutenak. Horietatik Batxilergoan 9 ikasle daude, DBHn 64 , eta Lanbide Hezkuntzan 33, beraz, % 14'78. Herrian den ehunekoaren bikoitza eta eskualdekoaren hirukoitza baino gehiago.

V Mapa Soziolinguistikoa 2011ko Erroldako datuetan oinarritu zen Euskal Erkidego Autonomoko euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko. Honen arabera 2011/2012 ikasturtean EAEn 353.157 ikasle zeuden matrikulatuta araubide orokorreko irakaskuntza ez unibertsitarioan. Horietatik % 60,8, hau da, 214.755 ikasle, D ereduan. B ereduan, berriz, 74.785 ikasle (% 21,2), eta A eta X ereduetan 63.617 (% 18). Eredu bakoitzean matrikulatutako ikasleen kopurua ikasketa mailaren arabera aldatu egiten da. Ikasketa mailetan zenbat eta gorago joan, orduan eta ikasle gutxiago daude D ereduan matrikulatuta. Eredu honetan matrikulatutako ikasle gehienak Haur Hezkuntzan daude, lautik hiru (% 74), B ereduan % 21,7, eta A ereduan, berriz, % 4,3. Horren aurrean, derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleen % 57,7 dago D ereduan matrikulatua, B ereduan % 27,6 eta A ereduan % 14,6. Batxilergoan ere, erdiak baino gehiagok D ereduan ikasten du (% 54), eta A ereduan % 44k. B ereduan matrikulatutakoak, aldiz, % 2 dira. Lanbide Heziketako ikasleen datuak bestelakoak dira. Izan ere, lautik hiruk baino gehiagok A ereduan ikasten du (% 77,8). D ereduan matrikulatutakoak % 20,6 dira, eta B ereduan daudenak % 1,6. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, legeak ez da B eredurik aurreikusten, baina hainbat ikastetxetan, A ereduko talde batzuetako ikasleek ikasgairen bat euskaraz jasotzen dute, eta horiek dira hemen B eredukotzat jotzen direnak. IES Mungia BHI ikastetxean ere hala da Lanbide Heziketan, Batxilergoan ez baitago B eredurik.

Erkidegoko hiru lurraldeetako datuak konparatuz gero, desberdintasunak antzematen dira batetik bestera. Gipuzkoak du D ereduan matrikulatutako ikasleen ehunekorik handiena (% 75,8), Bizkaiak aldiz %56'1. B ereduan % 14,6 dago Gipuzkoan, eta Bizkaian %22'4, eta A ereduan % 9'6 Gipuzkoan eta % 21,6 Bizkaian. Hizkuntza-ereduak martxan jarri zirenetik asko aldatu da egoera. 1983/1984 ikasturtean gehiengoa A ereduan matrikulatzen zen (% 77,7). Galera horren kontrakoa gertatu da D ereduan, izugarrizko hazkundea izan baitu. Ikasleen % 14,2 ziren 1983an, eta % 60,8 dira egun. Ikasketa maila guztietan D ereduan matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egin du, neurri ezberdinetan bada ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan azken urteotan izandako bilakaera begiratuz, 1996/97 ikasturtean ikasle gehienak A eredukoak (% 43,3) zirela ikus dezakegu, baina zifra hori % 14,6ra jaitsi da 2011/12 ikasturtean. D eredua % 33,3tik % 57,7ra igo da, eta B ereduak ere gora egin du, (% 23,3tik % 27,6ra). DBHn bezala, Batxilergoan ere ikasle gehienak A eredukoak ziren 96/97an (% 55,1). Orain, berriz, % 44 dira. D eredukoak % 43,4tik % 54ra igo dira, eta B eredukoak % 1,5etik % 2ra. Lanbide Heziketan,1996/97 ikasturtean gehiengoak A ereduan ikasten zuen (% 84,7) eta 2011/12 ikasturtean gehienen eredua bada ere (% 74,5), D ereduko matrikulazioa pixkanaka igotzen joan da (% 12,3tik % 23,6ra). Bilakaera hori geure ikastetxean ere antzerakoa izan dela esan dezakegu, batez ere kontutan izanez gero gaur egun D eredua dela nagusi bai DBHn baita Batxilergoan ere, hezkuntza maila horietan B ereduko talde bakarra baino ez da DBH 4.mailan. Lanbide Heziketan bestalde ziklo batzuetan A eredukoak, D eredukoak eta talde mistoak osatu dira duela 10 urtetik hona.

Biztanleria osoari erreparatuz gero, eta 2011ko zentsuaren arabera 2.056.136 pertsona bizi dira EAEn, horietatik bost urte edo gehiagoko ia 750.000 euskaldunak dira, biztanleriaren % 36,4, beste 396.922 (% 19,3) euskaldun hartzaileak dira eta 910.032 (% 44,3) erdaldunak dira. Bizkaiko lurraldean, 1.091.277 biztanletik 331.087 euskaldunak dira (% 30,3). Lurralde guztietan egin dute gora euskaldunek. Bizkaian, 1981tik 2011ra, 15 puntu baino gehiagoko hazkundea izan da. Eskualdeetan arreta jarriz gero, argi ikusten da azken hamarkadan atzerriko jendearen etorrerak izan duen eragina zenbait eskualderen hizkuntza-gaitasunean; batez ere eskualde euskaldunetan. Horrezaz gain, zenbait eskualderen biztanleria galera dela eta, euskaldunen ehunekoak behera egin du, edo ez da hainbeste igo. Kontrakorik ere gertatu da, euskaldunen ehunekoa handitu egin da azken 10 urtetan Plentzia-Mungian. Eskualde honetan eta ezaugarri antzekoak dituzten beste batzuetan euskaldunen ehunekoa % 20-40 ingurukoa da, euskaldun guztien erdia baino gehiago (% 51,3).

Gaur egun, EAEn, orain dela 30 urte ez bezala, umeak eta gazteak dira euskaldunen ehunekorik handiena dutenak (%73,2). Era berean, adin horretako euskaldun hartzaileen eta erdaldunen ehunekoa murriztuz doa adinean behera egin ahala. Azken hamarkadako biztanleriaren mugimenduak, kanpoko jendea EAEra etortzeak, batez ere atzerritarrak, eragina izan du 15-39 urte bitarteko euskaldunen ehunekoan. Izan ere, 2001ean adin-talde horretako atzerritarren ehunekoa % 1 eta % 2 bitartekoa zen. 2011n, aldiz, % 10etik gora dira atzerritarrak adin-talde horietan.

EAEko hizkuntza-gaitasunari buruzko joera nahiko antzekoa da hiru lurraldeetan, nahiz eta ehunekoak oso desberdinak izan. Bizkaian 5-24 urte bitartekoen artean bi heren baino gehiago euskaldunak dira (% 68,3 batez beste). Era berean, 30 eta 34 urtekoen artean ere % 30 baino gehiago dira euskaldunak. Bestalde, adinean gora egin ahala, euskaldunen ehunekoak behera egiten du. Euskaldun gutxien 65-69 urte bitartean dituzten bizkaitarren artean dago (% 14,2). Euskaldun hartzaileen ehunekorik handiena 20 eta 50 urte bitartekoek dute eta txikiena, 70 urtetik gorakoek (% 10 baino gutxiago). Erdaldunek nagusi izaten jarraitzen dute 30 urtetik gorako adin-talde guztietan: % 70etik gora dira 60 urte baino gehiago dituztenen artean, eta erdia baino gehiago 45 eta 60 urte dituztenen artean.

Adinaren araberako bilakaerari dagokionez, 1981ean euskaldunen ehunekorik handiena 45 urtetik gorako adin-taldeek zuten, batez ere 65 urtetik gorakoek. Ehunekoa jaitsi egiten zen adinean behera egin ahala. Gaur egun, ordea, aldaketa erabatekoa izan da. Horrela, 1981ean 5 eta 24 urte bitarteko gazte euskaldunak % 13 baino gutxiago ziren, eta bi heren baino gehiago dira 30 urte geroago (% 68,3).

Lehen hizkuntzari gagozkiola, EAEko biztanleriaren % 23,5ek euskara jaso du etxean: % 18,6k euskara soilik eta % 4,9k euskara gaztelaniarekin batera. Lautik ia hiruk gaztelania soilik jaso du etxean (% 72,6). Azkenik, % 3,8k euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat jaso du. Lehen hizkuntza gaztelania dutenak EAEko hiru lurraldeetan nagusi dira, Bizkaian % 79,4. Bizkaian lehen hizkuntza euskara soilik dutenak % 12,6 dira (138.010 pertsona) eta lehen hizkuntza euskara eta gaztelania, biak dituztenak % 4,2.

Azken hamarkadako atzerritarren immigrazioa dela-eta, gero eta biztanle gehiagok euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat jaso du etxean EAEn. Bizkaian %3'7 da euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat jaso dutenen ehunekoa. EAEn azken hogei urteotan lehen hizkuntzan izan diren gorabeherak bi puntu ingurukoak dira, oro har. Lehen hizkuntza euskara soilik edo gaztelania soilik dutenen ehunekoa jaitsi egin da (2 puntu), baina beste hizkuntza bat jaso dutenen ehunekoa igo egin da (2,3 puntu) eta baita euskara eta gaztelania jaso dutenen ehunekoa (1,5 puntu).

Eskualdeei dagokienez, euskara etxean jaso dutenen ehunekoa %27'3 da, euskara eta gaztelania jaso dutenena 7'8, gaztelania soilik 61'7 eta beste bat 3'2 Mungia Plentzia eskualdean.

Lehen hizkuntza euskara soilik dutenen ehunekoa % 20tik gorakoa da nagusienen eta gazteenen adin-taldeetan, hau da, 70 urte edo gehiago eta 20 urte baino gutxiagokoen artean. Lehen hizkuntza euskara eta gaztelania dutenen artean, ehunekorik altuena umeek eta gazteek dute, % 10 baino gehiago dira 20 urtetik beherakoen artean. Gaztelania izan arren lehen hizkuntza nagusia adin-talde guztietan, zenbat eta gazteago orduan eta txikiagoa da nagusitasun hori. 35 urtetik gorakoen artean lau lagunetik hiruk baino gehiagok gaztelania du lehen hizkuntza, baina adin horretatik behera jaisten doa ehunekoa, eta 20 urtetik beherako gazteen artean ehunekoa % 62,3 da. EAEn euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat dutenen ehunekoa % 4tik gorakoa da 15 eta 45 urte bitartekoen artean. Ehuneko hori handiagoa da 20-35 urte dituztenen artean, batez beste % 6,5. Adinaren arabera Bizkaian jasotako lehen hizkuntzaren datuan hauek dira 12-19 urteko gazteen artean: Euskara %14'1, Gaztelania %70'8, biak %11'6 eta beste bat %3'5.

Euskaldunen hizkuntza-ibilbidea aztertuz, 2011ko zentsuaren arabera, EAEn bost urte edo gehiagoko euskaldunen % 46,9k euskara hutsik jaso du etxean, hau da, euskaldun zaharra da. Euskaldun zaharrak 351.630 dira EAEn. Euskaldunen % 10,9k euskara eta gaztelania jaso ditu, jatorrizko elebiduna da. 81.712 euskaldun jatorrizko elebidunak dira. Azkenik, etxean gaztelania edo beste hizkuntza bat jaso duten euskaldunak % 42,2 dira, 315.840 pertsona. Euskaldun berriak etxetik kanpo euskaldundu dira, eskolan edo euskaltegian.

Bizkaian euskaldun gehienak euskaldun berriak dira (% 51,6). Jatorrizko elebidunen ehunekorik handiena Plentzia-Mungian dago (% 13,2), euskaldun zaharren kopurua %50'7 da berton eta euskaldun berriena % 36.

Euskaldunak lehen hizkuntzaren eta adinaren arabera aztertzerakoan, azpimarratzekoa da desberdintasunak oso handiak direla gazteenen eta nagusienen artean.

EAEko 2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera, bost urte edo gehiagoko 2.056.136 pertsona bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik, % 13,4k euskara erabiltzen du etxean beti edo ia beti (275.386 pertsona), eta % 7,4k euskara eta gaztelania (151.972 pertsona).

Etxean gaztelania erabiltzen dutenak % 77,1 dira (1.585.565 pertsona) eta euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dutenak % 2,1 (43.213 pertsona). Azpimarratzekoa da etxean euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dutenen hazkundea. 1991n eta 2001ean % 1 baino gutxiago ziren eta 2011n % 2,1 dira.

Hizkuntzaren erabilera etxean begiratuz gero, Bizkaian, % 8,8k erabiltzen du euskara etxean beti edo ia beti eta % 6k euskara eta gaztelania. Hiru lurraldeetan, etxean gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da, Bizkaian hamarretik zortzik baino gehiagok (% 83,3), eta euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza baten erabilera % 2 da. Eskualdearen arabera, Plentzia-Mungia, Durangaldea, Bidasoa Beherea, Gorbeialdea eta Donostialdea biltzen diren multzoan, etxean euskara beti edo ia beti erabiltzen dutenen ehunekoa % 10 eta % 20 bitartean dago; eta euskara eta gaztelania erabiltzen dutenena % 8 eta % 13 bitartean. Biztanle gehienek gaztelania erabiltzen dute etxean (bi heren eta hiru laurden artean). Euskara eta gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dutenak % 2 eta % 2,5 bitartean daude bost eskualdeotan.

Etxean euskara eta gaztelania erabiltzen dituztenen ehunekorik handiena 20 urtetik beherako gazteek dute (batez beste % 11,5). Adinak gora egin ahala behera egiten du etxean hizkuntza biak erabiltzen dituztenen ehunekoak. Gaztelaniaren erabilera etxean nagusi da adin-talde guztietan. Hala ere, 20 urtetik beherako gazteen artean, gaztelaniaren erabilera etxean behera egiten ari da, % 70. Bizkaian ere gazteenak dira euskara etxean gehien erabiltzen dutenak, 12-19 urtekoen artean euskararen erabilera %10'05, gaztelania %78'7, biak %9'65, beste bat %1'75.

EAEn duela 20 urte etxean euskara beti edo ia beti erabiltzen zutenen ehunekorik altuena 70 urtetik gorakoek zuten (% 20,6 batez beste), eta behera egiten zuen adinean behera egin ahala (% 12,9 zen batez beste 20 urtetik beherakoen artean). Gaur egun, ordea, 20 urtetik beherako gazteek dute euskararen erabilerarik altuena etxean (% 16,7 batez beste). 1991n 15 urtetik beherakoak ziren euskara eta gaztelania gehien erabiltzen zituztenak etxean (% 11,2 batez beste) eta 45-74 urte bitartekoak gutxien erabiltzen zutenak (% 7 baino gutxiago). Gaur egun ere gazteenak dira (20 urtetik beherakoak) bi hizkuntzak gehien erabiltzen dituztenak (% 11,5 batez beste) eta ehunekoak behera egiten du adinean gora egin ahala. Euskaldunen irabazirik handienak euskaldun berrietatik datoz. Gero eta euskaldun gehiago dago etxean erdara jaso duena eta euskara etxetik kanpo ikasi duena.

Lehen hizkuntza erdara izateak eragin zuzena du euskara erabiltzeko erraztasunarekin. Horrezaz gain, harreman-sarea erdalduna izateak, kasu honetan etxeko kide guztiak edo batzuk erdaldunak izateak, zaildu egiten du euskaraz egitea etxean. Euskaldunen erabilera lehen hizkuntzaren arabera aztertuz gero, garbi ikusten da lehen hizkuntza euskara izateak duen eragina etxeko erabileran.

Beraz euskaldunen ehunekorik handiena 20 urtetik beherakoen artean dago, 5 eta 19 urte bitarteko umeen eta gazteen % 70 baino gehiago euskalduna da gaur egun; 1981en, ordea, ez zen % 20ra iristen. Duela 20 urte nagusienak ziren etxean euskara gehien erabiltzen zutenak. Gaur egun, aldiz, 20 urtetik beherako gazteak dira etxean euskara gehien erabiltzen dutenak. Hala ere, gazteen pisua biztanleria osoarekiko txikia denez, euskaldunen hazkundeak ez du horrenbesteko isla biztanleria osoko emaitzetan.

Gehiago jakiteko ikus: http://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/072/854/original/V_mapa_soziolinguistikoa_eu.pdf

-http://www.comerciomungia.com/eu/bulegoa/berriak/794-euskararen-erabileraren-kale-neurketa-egin-dute-mungiako-gazteek.

http://eu.eustat.eus/ci_ci/estadisticas/tema_460/opt_0/tipo_1/temas.html#axzz3yA1vVc8I

-Informazioa zabaldu nahi izanez gero: http://www.mungia.org/home