2. MungiaBHI: KOKAPENA, EZAUGARRIAK, ILDO NAGUSIAK...

http://www.mungia.hezkuntza.net/web/guest

KOKAPENA:

MUNGIA BHI, Mungian kokaturik dagoen ikastetxea da eta Mungia, Bakio, Gamiz-Fika, Fruniz, Gatika, Jatabe eta Meñaka herrietako ikasleak jasotzen ditu.

Hiru egoitza ditu 1996ean LOGSE legeak bultzaturiko batuketaren ondorioz: DBHkoa, antzinako Lehen Hezkuntza ikastetxeetako bat handitu eta luzatu ondoren; LH egoitza, erdimailako eta

goimailako lan zikloak hartzen dituena, eta Elorriaga kaleko 22n dagoen Lauaxeta Batxilergoko Institutua.

EZAUGARRIAK

MUNGIA BHI Bigarren Hezkuntza, Batxilerato eta Lan Heziketako Institutua da; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoa. Legarda, Laukariz eta EPArekin batera, Mungiako Eskola Publikoaren eskaintza osatzen du.

Eskaintza zabala da Mungiarrek eta inguruko gazteek gurean aurki dezaketena, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxileratoan zein Lan Hezkuntzan. Zereginen Ikasteko Gelan ere, ikasleen garapena eta autonomia dira gure erronka nagusiak.

"D" eredua da nagusi ikastetxean, baina ez da beti horrela izan, eta oraindik orain eredu antolaketa aldaketa bidean da. 2005-2006 ikasturtean esaterako, D eredua nagusi izan arren, A eta B ereduko gela bana zegoen DBHko ikasmaila bakoitzeko, Batxillergoan A ereduko gela bat ikasmailako eta Lan Hezkuntzan A zen ikasteko eredu nagusia.

Gaur egun, hamar urte beranduago, A eredua desagertu egin da Batxilleratoan eta DBHn eta B eredua bakarrik mantentzen da DBHko 4. mailan. Lan Hezkuntzan bestalde, talde mistoak sortu dira, euskaraz emandako moduluak eta gaztelerazkoak tartekatzen dituztenak hain zuzen ere. Horrez gainera hirueledun ereduko taldeak sortu dira duela lau ikasturte DBHn.

Beste kulturekiko errespetuaz integratzen ditugu gurera iritsi berriak diren ikasleak. Gazteen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala da gure erronka. Ikastetxearen esperientziak eta etengabeko hobekuntza prozesuan murgildurik jarduteak bermatzen du kalitatezko hezkuntza.

HISTORIA APUR BAT

Esan bezala IESMungiaBHI Institutua 1996-97 ikasturtean egin zen hiru ikastetxeren batuketaren ondorio da: arestian OHO hezkuntza zenaren 7. eta 8. mailak, Lan Hezkuntzako ikastetxea eta Elorriaga kaleko 22. zenbakian den Batxilletatoko "Lauaxeta" ikastetxea. HonekEsteban Urkiaga "Lauaxeta" poeta eta idazleari zor dio izena.

Denbora honetan guztian, Institutuak bere eskaintza egokitu du hezkuntzaren erreforma guztietara eta baita gizarteak markatutako beharrizanetara. Urteak joan, urteak etorri, ikasleen beharrizanei egokituz joan gara eta egun, aukera gaiei esker, eta Lan Hezkuntzako zikloei esker ikasleek ibilbide anitzak garatzeko abagune aparta dute, baita beraien ikasketa profesionalak eguneratzeko eta amaitu arte jarraitzeko ere.

EUSKARAREN ERABILERA IKAS KOMUNITATEAN

Duela urte batzuk, Normalkuntza batzordeari esker euskarak geure artean duen erabilera maila aztertu eta zehaztu ahal izan dugu. Horretarako ikas komunitate osoak euskararekin duen harremana behatu eta ondorioztatu da zenbait tresnaren bidez: Zelako inguru soziolinguistikoa daukagun, kale erabilera, etxeko hizkuntzaren erabilera gure ikasleen artean...

Oso garrantzitsua da jakitea zenbat denbora ematen duten gure ikasleek hizkuntzarekin kontaktuan urtean zehar bai eskolan, bai eskolatik kanpo. Orokorrean zein hizkuntzatan duten erraztasun gehien, zein den erabilera eskolan, nola erlazionatzen diren ikaskide eta irakasleekin ikasgelan eta ikasgelatik kanpo.

Normalkuntza2015-16ikasturteko aurkezpena.ppt

ILDO NAGUSIAK

Mungia BHI ikastetxearen zeregina ikasleak heztea da, dagokiena irakatsiz, adosturiko baloreak landuz, eta ikasleen partaidetza eta norbanaoaren ardura bultzatuz ikasketa prozesuan. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta disziplina landu, emaitza akademiko onei eutsi, eta laguntza berezia eman behar dutenei, kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaintzeko. Horretarako, Urteko Planen bidez, ondorengo lan lerroak jorratzen ditugu:

HIZKUNTZEKIKO ILDO ESTRATEGIKOAK

Euskararen normalkuntzaren eta eleaniztasunaren alde lan egin, hizkuntza gaitasuna indartuz.

  • Euskara eta Euskal Kultura: gurea den hizkuntza eta kultura transmititu eta horiekiko jakin-mina pizteaz gain, euskararen normalkuntza da gure zeregina, euskararen erabilera ikasleen, irakasleen, erakunde nahiz familien artean sustatuz, beti ere beste kulturekiko errespetua eta interesa ikasleen artean sortaraziz. Euskara da gure hezkuntzaren ardatz.

EUSKARA

* Hizkuntza-gaitasunaren hobetzearekin lotura duten ekintza osagarriak planifikatu eta gauzatzen ditugu:

  • Metodologia berritzaileak

  • Beste hizkuntzetarako traktore-eragile (Sare_Hezkuntzan)

  • Sormena bultzatzailea (Lehiaketak)

  • Indartzeak eta maila aurreratzeko ekimenak

  • NORMALKUNTZA proiektua

  • 2008-2009an HTB proiektuarekin elkarlanean ikasleen euskara maila hobetzeko prozedura abian jarri zen arlo guztietan “hizkuntzaren zuzenketa bateratua” egiteko: horretarako eredu bateratua sortu genuen. Ordutik aurrera eta urtez-urte eredu hori praktikan jarri dugu ikasleen nahiz irakasleen euskara maila hobetzeko.

  • EGArako prestakuntza.

  • Ekintza osagarriak: S. Migel, Euskal kantak maila guztietan, S, Antontxu, Euskara eguna, S. Ageda, Korrika ...

GAZTELANIA

  • Hizkuntzaren alde komunikatiboak ezinbestekoak dira, eta hauek proiektuen bidez lantzen ditugu. (Finalidad comunicativa de la lengua)

  • Beste hizkuntzetarako traktore-eragile. Edozein ezagupen mota eskuratzeko hizkuntzak ezinbestekoak dira. (Papel vehicular de la lengua para adquirir otros conocimientos curriculares) Nahiz eta D ereduan egon, beste irakasgaien arteko zubiak eraiki ahal dira: SARE proiektuan -Gizarte, Euskera eta Gaztelera- eta HTB - Euskera, Ingelera eta Gaztelera)

  • IKT tresnak ezagutu eta ikasi nola erabili

  • Hizkuntza gelatik atera: irteerak. Antzerkia, Ibilbideak, Bisita gidatuak, Elkarrizketak kalean.

  • Ahozko adierazpena: Tertulia literarioak. Ikasleen ezagupenak, sentimenduak, esperientziak azaltzen bultzatzen dugu, aniztasunaren errespetua ezinbestekoa izanik

  • Sormena landu eta baloratu: sormen literarioa, plastika, audiobisuala...

  • Talde interaktiboak eta talde lanak bultzatu

Atzerriko hizkuntzak: eleaniztasunaren garrantzia transmititu eta bultzatzen dugu. Ingelesa, eta frantsesa, hauen garrantzia transmitituz eta gaitasunak maila egokian lortzeko estrategiak eta ekintza osagarriak bultzatuz:

INGELESA

* Eleaniztun eredua ezarria dugu DBH osoan eta batxilego 1. mailan, arlo zientifiko eta humanistiko gaietan: Natur Zientzian, Biologia- Geologian, Erlijioaren alternatiba gaian, Hiritartasunean, Gizarte Zientziatan eta Informatikan.

IKASGAIAK, MAILAK ETA IKASLE KOPURUA: 2015-2016

Irakasleen ingeleseko prestakuntza antolatu da ikastetxean azken urteetan.

Ikasturte honetan ikastetxean izango diren taldeak:

  • Hizkuntza-gaitasunaren hobetzearekin lotura duten ekintza osagarriak planifikatu eta gauzatzen ditugu

FRANTSESA

*39 ikasle (DBH 4.) bi taldetan eta 26 (Batx.1. maila);

* Bai DBHn bai Batxileratoan aukeragaia da. Gure asmoa Batx. 2. mailan talde bat lortzea da.

* Betiko metodologia erabiltzen dugu baina IKT gero eta gehiago erabiltzen dugu, gainera hizkuntza batean oso egokia, garrantzitsua eta ezinbestekoa da.

* DBH 4. mailan , Biarritzera joango gara. Ia-ia ikasle guztiak joaten dira. Batxileratoko 1.mailan irteera bat proposatu da baina ez da atera. Hurrengo urtean, berriro saiatuko gara.

* Hizkuntza laguntzaileari dagokionez, oraindik ez daukagu inor. Bere maila ez da oso altua eta zaila izango litzateke ulertzea, baina hurrengo urterako pentsatzeko dago.

* Atzerrirako bekak direla eta, kontuan izan behar dugu , frantsesa institutuan sortzen ari dela eta oraindik asko geratzen dela "indarra" lortzeko.

GAINONTZEKO ILDO ESTRATEGIKOAK

Aniztasunaren trataera: Maila, erritmo, interes, estrategia eta premia bereziei, erantzunik egokiena emateko baliabide guztiak era eraginkorrean erabiltzeko ahalegina egiten dugu.

Esate baterako:

  • Hainbat ikasle inguruko herrietatik eta eskoletatik etortzen direla kontuan hartzen dugu eta aurreko eskoletako zuzendaritza talde eta tutoreekin harreman sendoak ditugu.

  • Jatorri ezberdinetako ikasleak ditugunez, hauen ezaugarriak eta kulturak errespetatzen ditugu eta interkulturalitatea lantzen dugu. Pixkanaka geure kulturan eta geure hizkuntzan barneratzen ditugu beharrezkoak diren egokitzapenak eginez eta neurriak hartuz.

  • Bestelako premia bereziak kontuan hartzen ditugu, ikasturtearen antolakuntzan eta ikas-irakas prozesuan.

Orientazioa eta Tutoretza sendoak, beharrei erantzuna emateko gai direnak, ikasle bakoitzari erantzun pertsonalizatua emateko

Ikasgelaz kanpoko ekintzak eta kirol ekintzak: hauen onurak aurreikusiz, bultzatu, planifikatu, kudeatu eta bideratu egiten ditugu, irakasleen parte hartzea bultzatuz, indartu nahi diren baloreak eta gaitasunak landuz, horrela irakasle-ikasleen arteko harremanak areagotuz, eta hainbatetan, curriculumaren osagarriak bihurtzen ditugu.

Harremanak Gurasoekin eta Ikasleekin: harremanak indartzeko lan egiten dugu, era zuzen eta errazean gauza daitezen, eman beharreko edota eskatzen den informazioa, argi emanez, kolaborazioa eta elkarlana lortzen saiatuz.

Informazio eta Komunikazio Teknologien garapena helburu horretara bideratzen dugu. Besteak beste Teknologia aurreratuen (IKT) ezagutza, zabaldu eta normaltasunez erabiltzea da gure zeregina,

Beste alde batetik 2014-15 ikasturtean hasita Sare_hezkuntza gelan proiektuaren parte gara. Proiektu horren barruan tresna eta baliabide informatikoak erabiliz gain material barriak sortu, koordinatu eta metodologia aurreratuez gelaratzen saiatzen gara. Proiektu honetan koordinatzen diren ikasgaietako batzuk Gizarte Z., Plastika, Gaztelania eta Euskara dira. Proiektu testualak sortzen ditugu era koordinatuan landu eta 2.0 tresnen bidez antolatu eta ekoizten ditugu.

Inbertsioak planifikatuz eta ahalbideratuz, erabilpena antolatuz, bai ikas-irakas prozesuan, bai administrazio, kudeaketa eta familiekiko harremanetan, metodologiak egokitu, komunikazioak hobetu eta elkarlana bultzatu nahi ditugu.

Irakasleen eta ikastetxearen hobekuntza: ikastetxean bertan bultzatzen dugu prestakuntza, bertako eta kanpoko baliabideak erabiliz, irakasleen prestakuntza gaurkotuz eta ikastetxearen hobekuntza planak gauzatuz.

Lantaldeak: taldeak indartzeko, komunikazioa, koordinazioa eta parte hartzea bultzatzen dugu, lan giro ona lortzeaz gain, ardurak partekatzearren.

* Zuzendaritza eta eskola komunitatearen arteko komunikazioa bultzatzen dugu.

* Hartzen diren erabakiak gauzatzen ditugu.

* Lan taldeen proiektuak bultzatzen ditugu.

Herria eta eskualdea: erakundeekin elkarlana bultzatzen dugu, ikastetxearen irudia zainduz eta ingurumenari zor diogun begirunea eskainiz.