6. HIZKUNTZA PROIEKTUAREN HELBURUAK

ETA PROPOSAMENAK

Atal honetan zutabe bitan aurkezten dira ikastetxeko mintegiek erantzundako galdetegietatik ateratako helburu eta proposamenak irakaskuntza jarduna hobetzeko .

HELBURUAK

Ikasleen hizkuntza ibilbidea argitu D ereduan zein eleaniztasunean (maila bakoitzeko zenbat eta zein gai emango diren atzerriko hizkuntzan)








-Ikasleen hizkuntza gaitasunari dagokionean, Euskeraren erabilpena ikastetxe mailan areagotzea (egoera formala eta informaletan).




-Ikasleen aniztasunari begira, hizkuntzarekin lotutako antolamendurako neurri bereziak hartzen jarraitu. Indartze ordu guztiak aprobetxatu eta saiatu ordu gehiago lortzen hizkuntzak menperatzeko zailtasuna dutenentzat.


-Programazioetako helburu eta edukiak era adostu eta bateratuan jartzeko koordinazio beharrizana ikusten da gaztelanian, frantsesean eta euskaran. Ingelesez, puntualki , helburu batzuetarako ere bai.



-Ebaluazio-irizpideak bateratu behar direla ikusten da -ingelesakizan ezik- eta minimoak programazioetan zehaztu.


-Euskara baloratu gure ondare kultural propio legez.


-Ahozkoa, entzumena eta interakzioa ugaritu. Benetako interakzioa izan ikasleen artean batez ere ahozkoa.

Horretarako talde txikiagoak izan behar dira eta saio gehiago.




Interakzioa ebaluatzean partaidetza baloratu

Partaidetza zuzena izan behar da. Erabilpena ugaritu behar da euskaraz



Mintzamenerako prozedura eta estrategiak landu.

Batxilergoan gehiago landu

Ziurtatu behar da maila guztietan eta ebaluaketa guztietan ahozko partaidetza eta ekoizpena.




Irakurmenerako prozedura eta estrategiak landu.


Ikastetxean ez dago irakurketa planik baina beharrezko ikusten da euskaraz irakurtzeko zaletasuna eta interesa piztu behar dela


Hizkuntza mintegiak eta beste arloetakoen artean koordinatu zein testu mota irakurri aukeratzeko




-Idazmenerako prozedura eta estrategiak era bateratuan irakatsi.





Testuetako koherentzia eta kohesioa ikasgai guztietan gehiago landu eta autozuzenketa gehiago bultzatu.


Eskemak eta laburpenak lantzen jarraitu.






Entzumenerako prozedura eta estrategiak lantzea, eta kasu batzuetan maila igotzea.


Euskaraz denbora gehiago eman behar zaio honi.



Hizkuntza behikularrak lantzeko prestakuntza egitea hizkuntzakoak ez diren arloetan.

Arlo linguistikoetarako prestakuntza materiala sortzeko eta proiektuen bidez lan egiteko erak sustatzeko.


Hizkuntzen arteko koordinazioa berreskuratzea.


-Ebaluazio probeetako emaitzak hobetu


- Sisteman sartzen diren ikasle berrientzako eginda dugun Harrera Plana egokitu eta moldatu egungo egoerara. Dagoeneko ez zaigu lehengo beste atzerriko ikaslerik heltzen ikasturtea hasi ondoren baina ikastetxearen egitura (ereduak) ere aldatu da; BERREGIN.



PROPOSAMENAK

-Ikasle eta familiei argitu D ereduan zein hizkuntza mailaz aterako diren DBH amaitzean.

Eleaniztasun proiektuan matrikulatzen diren ikasle eta familiei zehaztu ikasturte bakoitzean zein ikasgai eta zenbat ordu emango zaizkien atzerriko hizkuntzaz.

-Klasez kanpo ordu batzuk eskaintzea ikasleen hizkuntza lantzeko.

-Berreskuratu eta aldarriaktu azken urte bietan galdutako indartze neurriak. (PREE zein bikoizketa orduak ala irakasle bi gelan sartzeko )


Indartze neurriak gehitu batez ere hizkuntzetan arazoak dituzten ikasleentzat.

Ikasleei banakako arreta eskaintzea.

Ikasgai guztietan hartu hizkuntza lantzeko ardura.



-Koordinazio uneak adostu (gutxienez hilean behin) helburuen egutegi batekin.

Beste hizkuntzetakoekin biltzea eta egiten dutena ezagutu.

- Koordinazioetan eta hizkuntzetan bateratsu erabiliko diren jokabide eta ebaluazio irizpideak zehaztu.

-Talde txikiagoak behar dira interakzioak ugaldu ahal izateko, saioak ere ugaldu behar dira.

-Eskolatik kanpoko jarduerak ere aprobetxatu horretarako

- Ahozkotasunari denbora gehiago eman talde txikiagotan

Ahozko sormenaren balorazioan zorrotzagoak izan.



-Partaidetza baloratu eta ebaluazioko notan kontuan hartu.

Material ezberdin gehiago sortu (teknologia berriak erabili).

-Ahozko aurkezpenetan zuzendu euskeraren erabilera

Saiatua jarduerak batzen eta koordinatzen: sistematizatu, irizpideak batu.

-Hizkuntzak ondo lantzeko talde txikiagoak behar dira eta saio ugariagoak.

Bertako euskalkia landu proiektuetan eta tertulietan ahozko jardunean.

-Disenatu departamentuen arteko koordinazio plana. Departamentu ez linguistikoekin landu eta zehaztu zertarako eta nola irakurri

Solasaldietan prozedurak zehaztu

Adostu mintegien artean nola ebaluatu irakurmena eta zein alde kontutan hartu.

Ahalegina egin beharko genuke ikasleen interesetara hurbiltzeko. Genero asko landu, mailaka zehaztuta.

- Koordinazioa beharrezkoa ikusten dugu (departamentu bat- ingelesekoa- izan ezik). Zuzentasuna lortzeko autozuzenketa eta “borradoreakbehar dira. Testuen ordena, kohesioa eta ortografia zaidu.

Zuzenketak kontrajarriak izan ez daitezen.

Koordinazioa hizkuntzen artean testu mota eta maila aukeratzeko eta irizpide antzekoak izateko ebaluatzean (Ingelesekoek ez dute hau beharrezko ikusten).

-Ikasleei egokitutako materiala (banakakoa ere bai), jarraipena eta ebaluazioa behar da,

Hizkuntza egokitu gainontzeko gaietara.

-Irakasgai guztietan adostu ebaluatzeko irizpide amankomunaren bat.

-Entzumen testu motak aniztu. Beste arloen laguntza bilatu testuak ugaritzeko.

Saiatu entzumen saio batzuk eskolatik kanpo egiten.

-Ikastetxeko baliabide teknologikoak hobetu IKT hobeto erabiltzeko

-Materiala sortzeko eta proiektuen bidez lan egiteko erak sustatu.

Hizkuntzen irakaskuntzan sakontzeko prestakuntza jarduerak antolatu: solasaldi literarioak, solasaldi dialogikoak, ahozkotasuna, testuen idazketa...

-Landu azterketa eredu egokiak ikasleen emaitzak hobetzeko.

-Harrera Plana egokitu eta moldatu egungo egoerara.