Probak egiteko ematen zaizun denbora nahikoa da. Eginkizun guztiak egiteko, denbora hori egoki banatu behar duzu. Azterketa bukatu baino lehentxeago, komeni zaizu minutu batzuk ematea azterketa errepasatzen, akatsak zuzentzeko, behar izanez gero.
Proba guztiak garbi idatzi, eta txukun aurkeztu.
Probak egiteko ematen zaizkizun jarraibideak arretaz irakurri.
Proba Idatziko eginkizunei heldu baino lehen, gomendagarria da aurretik eskema bat egitea, eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.