Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua 2005ean hasi zen EGAren 3 proben ikerketa estatistikoa egiten. Horren helburuak hauek dira:

Zuzentzaileen zuzenketa-irizpideen bateratzea

Atariko Proban zuzenketa erabat objektiboa da irakurgailu optiko batek zuzentzen baitu.

Proba Idatzian eta Ahozko Proban, zuzentzaileek zuzendu eta kalifikatzen dute.

Zuzentzaileek emandako kalifikazioen ikerketa estatistikoa egiten da, zuzentzaileek irizpideak modu bertsuan erabiltzen dituztela ziurtatzeko. Era honetan, ahalbidetzen da deialdi bakoitzean haien kalifikazioen fidagarritasuna, eta, deialdi batetik bestera, kalifikazioen egonkortasuna bermatzen direla.

       Txosten bat idazten da, ondoko helburu hauekin: