ALTE (Association of Language Testers in Europe) Europako hizkuntza aztertzaileen elkartea da.

1990ean sortu zen eta, gaur egun, hainbat kide ditu: 34 partaide oso, 30 erakunde afiliatu eta ehunka banakako afiliatu. Europako 26 hizkuntza daude bertan ordezkatuta.

Elkarte horrek gutxieneko zenbait adierazle zehaztu ditu, eta baita praktika ona egiteko jokabide kodea ere, proben kalitatea ziurtatzeko eta homologatzeko:

Nafarroako Gobernua EGA ALTEko partaide osoa izan da 2013tik 2019ra.

Kalitatezko azterketa prestatu eta prozesu osoak gutxieneko adierazleak betetzen dituela ziurtatzea da gure helburu nagusia, betiere aurrez zehazturiko jarraibide batzuen arabera.