Bigarren proba da eta bi zati ditu.
Erreklamazioa, eskaera, kexa… adierazteko gutun formala.
Egoera komunikatibo ez-formaletan erabiltzeko gutun pertsonala.
180 hitzekoa izanen da gutxienez. Bi gai, aukeran.
Puntuazioa: 10 puntu. Kalifikazioa zenbakiz zehaztuko da.
Komunikabideetako hizkuntza eremuarekin lotutako testuak: iritzia eman eta argudiatzeko, azalpenak emateko (blogetako sarrera, zuzendariari gutuna, argitalpen batean publikatzeko hausnarketa…).
250 hitzekoa izanen da gutxienez. Bi gai, aukeran.
Puntuazioa: 10 puntu. Kalifikazioa zenbakiz zehaztuko da.
Bi idazlanetan lortutako puntuen batuketa eginen da. Gainditzeko, 10 puntu gutxienez lortu beharko dira.
Kalifikazioa GAI / EZ GAI izanen da eta zenbakiz ere zehaztuko da.
2 ordu