Lehenengo proba da eta test erako 80 galdera ditu (80 puntu), ondorengo gaitasun eta ezagupenak ebaluatzeko:
40 itemeko testa, aukera anitzekoa (a-b-c-d). 40 puntu.
10 itemeko cloze testa, aukera anitzekoa (a-b-c). 10 puntu.
Entzungai batzuei buruzko aukera anitzeko 10 item (a-b-c) . 10 puntu.
Entzungai laburrak eta dagozkien adierazpenak lotzeko 5 itemeko ariketa. 5 puntu.
Irakurgai batzuei buruzko aukera anitzeko 10 item (a-b-c) . 10 puntu.
Irakurgai laburrak eta dagozkien adierazpenak lotzeko 5 itemeko ariketa. 5 puntu.
Atariko Proban 80 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko 52 puntu (%65) lortu behar dira, gutxienez.
2,5 ordu