12. jarduera. Zer egin dugu eta horrek zertarako balio digu?

Proiektuaren gainean eginbeharreko guztia bukatu duzu. Ongi dator atzera begiratzea eta hausnarketa txiki bat egitea egindako prozesu guztiaren inguruan.

a.- Zer ikasi dut

Dagoeneko Scratch, mBlock eta Arduino maneiatu dituzue

LED, Etengailua eta Serbomotorea zer diren, nola funtzionatzen duten eta nola konektatzen diren badakizue.

Galdetegi bat erantzun zenuen 2. jardueran. Orain frogatu berriro erantzuten han egindako galderak eta horrela jakingo duzu lortu duzun hasieran jarritako ikasi beharrak:

. Joan 2. jarduerara eta erantzun berriro galderak

.. Lortu duzu han jarritakoa ondo erantzutea?

.. Zerbait gelditu da birpasatzeko?

b.- Bakarka erantzun ondorengo galderei; bakoitzaren taldean laburbildu eta, bukatzeko, talde guztien aurrean komentatuko dugu

. Zer iruditzen zaizu zure partaidetza taldean?

. Nolakoak izan dira zuen arteko harremanak?

. Pozik al zaude taldean lortutako emaitzarekin?

. Zer hobetuko zenuke?

. Zer gauza berri ikasi dituzu? Zerrendatu

. Hurrengo proiekturako zer aldatu beharko zenukeela uste duzu?

. Proiektua garatzeko erabilitako proiektu-metodoan zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuna?