14. jarduera: Maleta aurkeztu kideei

Talde bakoitzak lana egin du bere kontura eta orain da une egokia elkarri erakusteko egin duzuen lana.

Gelako ekipo bakoitzak 10’ izango ditu bere GeoMaleta gainontzekoei erakusteko: objektu eta irudiak eta landutako fitxak.

Saioa batean denek egindako bilketa eta sortutako fitxak erakutsiko diezue elkarri alderdi esanguratsuetan fokua ezarriz eta zuen taldean berezia izan daitekeena erakutsiz.

Aurkezpenerako lanak banatuko duzue eta talde kide bakoitzak bere tartea eta papera izango du