5. jarduera: Maleta betetzen 2: Geometria agerian irudietan

Badakizu Google bilatzaile famatuena dela eta erabil dezakegula informazioa bilatzeko. Ez da hain ezaguna, testu-forma duen informazioaz gain, irudiak bilatzeko ere erabil daitekeela. Adibidez Triangelu hitza eskatzen baldin badiogu Googleri, G[triangelua], ematen digun emaitza honakoa dugu: https://goo.gl/KqWKyR

Seguruenik “Triangelu” hitza egongo zen zure Geometria hiztegitxoan, ezta? Ba oraingoan Interneten topa dezakezun irudi horietako egokiena aukeratu behar duzu eta triangelu fitxa osatu behar duzu irudi horrekin. Irudi bat gordetzeko kurtsorea bere gainean dagoela klik egin behar duzu eta “Gorde honela” aukeratutakoan izen bat ezarri eta zure ekipoaren karpetaren batean ahal izango duzu gorde. Ondoren inprima ezazu eta triangelu hitzaren fitxan itsatsi ezazu. Egizue gauza berbera zuen geometria hitzen zerrendako gainontzeko elementuekin.