Hipatia andereño geometrialariaren GeoMaleta Gure matematika-irakasleak Marta du izena
baina hain da Geometria zalea Hipatia izendatu dugula, Alexandriako Eskola Platonikoaren zuzendaria izan zen antzinako matematikari haren omenez.
Hipatiak bere altxor geometrikoak maleta birziklatu batean gordetzen ditu eta gu beti gaude prest hura irekitzeko eta gordetzen dituen nobedadeak deskubritzeko. Hasiera batean Hipatiak bakarrik ekartzen zituen elementu berriak maletarako baina honezkero denok afizionatu gara geometriara eta, Hipatiaren GeoMaleta gainezka dagoenez, ba omen da garaia taldeetan gure GeoMaleta osatzen hasteko.
Hasieran hiruzpalau lagunetako taldeetan bilduko gara eta ekipo bakoitzak bere GeoMaleta osatuko du. Unitate honetako gainontzeko jarduerei ere lantaldeetan ekingo diegu. Ireki begiak eta hasi zaitez zure inguruan geometria ikusten eta aztertzen.