19. jarduera: Galdetegi bat erantzun

Bukaera emateko irakasleak galdetegi bat prestatuko dizue landu dituzuen geometria gaiaren inguruko zenbait galderekin egin duzuen lana ebaluatzeko eta zenbait kontzeptu, abilezia edota jarrera indartu behar duzuen erabakitzeko.

Aldi berean, zuek zer ikasi duzuen azalduz egin ezazue mapa kontzeptual bat edo diskurtso bat, jarri gairako duzuen blog edo sitesean norberak berea, egilearen izena jarriz. Ez ahaztu unitatea eta irakaslea bera ere ebaluatzen (gustatu zaizuen, ondo sentitu zareten, zuen galderek erantzunik izan duten…).