17. jarduera: Gure lanak aurkeztu Eskolaren web gunean

Gaur egun, ohikoena da eskola bakoitzak bere bloga edo sitea izatea bertako nobedadeen berri emateko eta, horien artean, maiz agertzen dira bertako ikasleek antolatutako txango zein ekimenak. Hori dela eta, zuen lana web gune horretan zabaltzera animatu nahi zaituztegu, edozein izanda ere azkenean eman diozuen formatuan. Izan ere modu guztietan: fitxak paperean zein digitalean egiten baldin baduzue, irudiak paperean edota Pinterest tablero batean bildu badituzue, erakusketa pasiluan egin baduzue edo gelaz gela zuen lanaren berri emanez mugitu bazarete… aukera guzti horiek partekatu ditzakezue web gune horretan zuen eskolako komunitateko partaide guztiek ikusi ahal izan ditzaten. Alegia: testu, argazki, irudi, bideo, aurkezpen, poster… edo edozein eratako lanak URL, hau da Interneteko helbide bat edo batzuen, bitartez erakuts badaitezke.