2. jarduera: Geometriarako fitxak

Taldean bildu eta aurreko jardueran jaso dituzuen hitz guztien zerrenda osatu IK-KI “orria jira biran” egiturarekin.

Ondoren hitzak taldekideen artean banatu eta hitz bakoitzarentzat fitxa bat sortu ezazue honako zatiak izango dituena:

  • · hitza bera

  • · hitzak adierazten duena, hau da, bere definizioa baina zure hitzekin inondik kopiatu gabe

  • · hitzak adierazten duenaren marrazkia

Fitxa osatzeko modeloa DIN A4 erdia izan daiteke eta horrelako edo antzekoren formatua eman diezaiokezu. Bukaeran alfabetikoki ordenatutako hitzen fitxa multzo izan beharko duzue.