16. jarduera: Geometria erakusketa prestatu QR kodigoen laguntzaz

Unitatea bukatzeko, egindako lana partekatu nahi duzue eskola barruan eta eskolatik kanpo. Barrutik hasiko zarete pasilloan GeoMaleta izeneko erakusketa bat antolatuz eta ikasi duzuena beste gela eta mailetako kidei erakutsiz. Pasilloko paretak izango dira zuen posterrak eta fitxak erakusteko lekua eta aurkezpen digitalak badituzue kainoi baten bitartez erakutsi ditzakezue.

Zuen erakusketa aberastu nahi baldin baduzue QR kodigoak https://eu.wikipedia.org/wiki/QR_kode erabil ditzakezue geometriaren inguruko informazioa erakusketara gehitzeko.

QR kodigoak QR-code http://www.qrcode.es/es/generador-qr-code/ helbidean sortu daitezke, besteak beste. Eta QR kodigoak irakurtzeko maiz erabilitako app-a i-nigma eskuratzeko hemen: http://www.i-nigma.com/Downloadi-nigmaReader.html

Pentsa dezagun honako irudia nahi duzuela partekatu QR kodigoaren bitartez:

1.- Irudia interneten badago bere URL-a beharko duzue eta bestela zuek igo eta eskuratu. Adb: https://drive.google.com/file/d/0BytwlF_MXoZhSFJoSnl4WUt3ak0/view?usp=sharing

2.- QR-code rekin QRa sortuko dugu:

3.- QR-a irakurriko dugu i-nigma-rekin

Nahi dituzuen irudi, bideo zein web gune erakuts ditzakezue eta zuen erakusketan lotu QR kodigoen bitartez. Animo!