Antzeztu baino lehen, beroketa on bat egitea ezinbestekoa da. Zergatik? Gure gorputza prestatzeko transmititu nahi duguna ondo islatzeko. Zentzuak lantzeko era askotako ariketak egin daitezke:
-Arnasketak
-Ahozkotasuna lantzeko mugimenduak eta soinuak
-Gorputz mugimenduak
-Mugimendu fazialak (espainak mugituz)
-Ahots modulazioak
-Masajeak (dutxa simulatuz)
Gure ahotsa oso garrantzitsua da, sentsu guztietan. Horregatik, ondo komunikatzeko, erabiltzen ikasi behar dugu. Erabilera ona emateko, kontuan hartu behar ditugun aspektuak hauek dira:
-Proiekzioa
-Argitasuna
-Arnasketa
-Lasaitasuna
-Tonu desberdinak (modulazioak)
-Bokalizazioa eta dikzioa
Sormena maisuei ezaugarritzen ditu aspektu bat da. Gure egunerokotasunaren dinamikan sortzaileak izan behar dugu eta ezin dugu gure kreatbitatea mugatu. Nola landu dezakegu sormena?:
-Jolas sinbolikoaren bitartez
-Estereotipoak apurtuz
-Objektu bati erabilera desberdinak emanez
Denok dakigun bezala, haurrak mungimendua behar dute. Hala ere, zenbaitetan, lasaitasuna behar dute baita. Erlaxatzeko momentuak beharrezkoak eta politak dira. Gainera, gauza asko ikasteko eta behatzeko aprobetxatu ahal. Nola sor dezakegu gure lasaitzeko momentua? Ba, adibidez...
-Masajeak emanez
-Arnasketak eginez
-Marraztuz
-Musika entzunez
-Abesti lasaiak abestuz
BEROKETAK
AHOTSAREN PROIEKZIOA
JOLAS SINBOLIKOA
ERLAXATZEKO BALIABIDEAK
NOLA EGIN GENUEN?
Ahotsa proiektatuz
Dramatizatuz
Keinu asko eginez
Adibideak jarriz
Objektuak erabiliz
....
AITXIBERREK ETA LIDIAK IRAKURRITA
MARTAK IRAKURRITA
NATALIAK IRAKURRITA
SANDRAK ETA ALBAK IRAKURRITA
Artikulu honetatik 3 ideiak atera ditugu:
Gero, ideietan oinarrituz, jarduera edo jolas batzuk sortu ditugu, hauek direlariko:
Umeak espaziotik aske mugitzen dira eta irakasleak edozein momentuan mugimendu bat eskatuko du (ad: ukitu hankak). Umeek edozein gauza ukitu behar dute, irakasleak esan duena izan ezik.
Irakasleak robotak dira eta gelatik mugituko dira. Hasieran, pilak kargatutak izango dituzte, baina, poliki-poliki, agortzen doaz. Irakasleak esango du zer ataletako pilak agortuko diren (ad:besoetako pilak agortu dira!) eta dinamika hau jarraituko da gorputz osoko pilak agortu arte. Pilak bukatzean, lurrera eroriko dira eta maisuak errekargatu behar izango ditu.
Binaka, zutik, bata besteari begira, ispilu baten aurrean bagaude bezala. Ume bat protagonista izango da eta bestea ispilua izango da. Protagonistak mugimenduak egingo ditu eta ispiluak bere mugimenduak eta posturak imitatu behar izango ditu.
Binaka, gelatik ibiliko dira eta irakasleak mugimendu desberdinak aipatuko ditu (ad: belauna belaunarekin!), eta bikoteek haien gorputzen atalak elkartu behar dituzte.
...........klasea bukatzeko, besteen jarduerak egin ditugu:
ALIO-OLIEN JARDUERA: EMOZIOAK
LASAITASUNA
AMORRUA
TRISTURA
POZTASUNA
Hona hemen gimnasioan egiten ditugun (adierazpena eta komunikazioa lantzeko) jarduera batzuk:
Taldeka jarri gara, bat ateratzen da eta makina baten pieza simulatzen du. Hurrengoek, egokitzapen bat sortuz, makina beste piezekin osatu behar dute. Denon artean, makina osoa egin behar dugu.
Hirunaka jarri behar gara: bi zubi bat eginez (horma eta teilatua izango dira), eta bestea barruan sartuta. Irakasleak "Horma!", "teilatua!" edo "tsunami" esango du. Esaten duen arabera, ikasleak mugitu behar dira. Tsunami esaterakoan, denak mugitu behar dira beste zubi edo etxe bat eraikitzeko.
Ipuin bat modu ezberdinetan irakurri genuen: ahots altuarekin, ahots baxuarekin, oihukatuz, xuxurlatuz, etab.
Denon artean, eskuak helduta, korapilo bat egin behar dugu gure artean mugituz. Gero, presta dagoenean, desegin behar dugu eta begiak itxita berriro egingo dugu. Jarduera honen bidez, lan taldea susta dezakegu.
Zirkuloan eserita, txaloak gure artean pasatzen ditugu. Arreta beharrezkoa da, tokatzen zaigunean azakar egiteko.
Zirkuloan eserita, ikase batek norbait maite duela baino ondoan dagoena bestea baino gehiago maite duela esaten du. Bi pertson hauek lekuz aldatu behar dira eta beste batek dinamika bera jarraituko du.
Pertsona bat estatua egiten du eta hurrengoa osatu behar du beste estatua eginez.
Zirkuloan eserita, ninjak garela simulatzen dugu. Batek besoak altxatu behar ditu, eta hau egiterakoan, bere ondoan dauden bi pertsonek mugimendu ninja bat egingo dute. Gero, beste bati seinalatuko du eta dinamika bera egin behar du.
Binaka jartzen gara eta ikasle batek besteak eskuarekin egiten dituen mugimenduak jarraitu behar ditu.
Talde bat tarimara ateratzen da eta eszena espezifiko bat egin behar du. Ikusleek aginte eskuzkoa gisa, estilo desberdinak aipatzen dituzte: tele novela, beldurra, hizkuntz asmatua, tragedia, etab. Autore eta autoresek moldatu behar dira eta antzezlan txikia jarraitu beha dute.
Binaka, gure bikotearen eskuak hartzen ditugu eta lerro zuzen imaginario bat jarraituz, astiro hurruntzen gara. Gero, muga batera ailegatzean, bueltatu behar gara eta gure bikotearekin elkartu behar gara.
Talde modularretan jartzen gara eta keinu bat aukeratu behar dugu. Hurrengoak keinua bere ondoan dagoena baino handiagoa egingo du, eta dinamika bera jarraituz, keinu hori handitzen joango da eta gero txikitu egin behar dugu.