Lehenengo klasean, guztion artean galdera bati erantzuna eman genion. Honela esaten zuen galdera; Zer behar dugu irakasle on bat izateko?
Hainbat egunetan, egon gara moduluko lana egiten, hau da, irakasleak hainbat puntu ez genituen ulertzen azaldu digu.
K6 MODULUA BURUTZEN
Klasean ikusi genuen kubik antzerkia bideo batean. Oso interesgarria izan zen, izan ere, haur hezkuntzarako zuzenduta zegoen antzerkia eta gainera, dena zegoen kutxekin edo geometriazko formekin osatuta. Kubik, ahosko hizkuntzari ez dio ia garrantzirik ematen, baina bai jolasari, jolasaren bitartez izugarrizko gauzak egin ahal direlako. Bideo bukatu eta gero, hausnarketa txiki bat egin genuen, galdera batzuei erantzuten.
Kubikeko antzerkiaren hausnarketa txiki bat egiteko, hurrengo galderak izango ziren;
1. Pertsonaiak; zenbat, deskribatu: psikologiko eta fisikoki. Ze baliabide erabiltzen dituzte?
Neska eta mutila, begirada asko egiten dituzte, arropa beltza eramaten dute. Umeekin harreman estua daukate eta pixka bat egozentristak dira. Txakurra irudi proiektatua, sormenarekin ikusteko.
2. Non garatzen da antzezlana?
Eszenatokiren erdian. Eszenatokia iluna da, alboetan argi pixka bat dago baina gehiena iluna dago.
3. Ahozko komunikazioa nola da? Nolako irudiak dira, deskribatu?
Ahozko komuikazio gutxi dago, gehiena gorputz komunikazioaren bidez adierazten dute. Agian hitzaren bat esaten dute.
4. Argia nolakoa da? Efektu bereziren bat agertzen da?
Argi gutxi dago, intentsitate gutxirekin, alboetan dago argi gehiena, baina ia dana iluntasunez dago.
5. Musika, zerbait deigarria?
Normalean isiltasuna dago, ez dago musika jarraian. Tarpe batean musika entzun daiteke, Operakoa.
6. Eszena aldaketak daude?
Bai, eszenatokia aldatzen dute askotan, izan ere, kutxak mugitzen dituzte asko.
7. Gorputzaren legoia deskribatu
Dena handitzen dute, dramatizatzen dute asko deigarriagoa izateko, aktoreak lasaitasunarekin egiten dituzte mugumenduak.
Lehenengo egunetan, kurtsoa hasi bezain laster, galdera batzuk egin zizkiguten, eta power point baten bidez, azaldu genituen guretzat zer ziren galdera hoiek:
Erantzuna emateko, SHAMBALA taldekoek aurkezpenak eta argazkiak egin genituen:
Web orria sortu eta gero, irakasleak proposatu zigun, blog bat egitea. Hori, banakako lana izango zen eta aukera dago blog-a egiteko ala ez, hau da, ez da nahitaezkoa.
Egia esanda, gure taldean ez du inork egin, izan ere, lanez gainezka egon gara eta ez dugu denborarik izan blog baten jarraipena egiteko. Orduan ez daukagu adibiderik zuei erakusteko.
Joan ginen Kunartera eta ikusi genuen "Luces y Luciernagas" antzerkia. Ondoren, aktoreekin egon ginen hitz egiten, galderak egiten, dudak ebazten, gure antzerkira begira. Gero, dramatizaziozko ariketa batzuk egin genituen.
Egun polita, baliogarria eta oso interesgarria izan zen, izan ere,asko ikasi genuen. Gainera, ordu gutxi baina mamitsuak izan ziren.
Bi egunetan irakasle(Juan Amosagaray) bat etorri zen klasera photoshop-a nola erabilitzen den erakustera. Bi saioak horietan bideo txiki batzuk sortu genituen, STOP MOTIONAK hain zuzen ere.
Oso interesgarriak izan ziren saioak, izan ere, gaur egun photoshopak jakitea nola funtzionatzen duen oso baliogarria da. Denbora asko ematen dugulako argazkiekin bideoak osatzen etab. Hobe egongo litzake saio gehiago edukitzea, modu honetan ikasten duzuna hobeto barneratzen dugulako eta gauza gehiago egiten ikasten ditugulako, baina ezin dugu ezer esan, oso pozik gaude horrelako gauzak klasean ikastea eta egitea.
Hainbat gauzak egin ditugu irakasgai honetan, bai saio praktikoetan bai teorikoetan. Irakaslea baliabidei dexente erakutsi digu, hala nola, Javier Abad-en bideoa, hau artista bat da eta hezkuntza munduarekin erlazioanatuta dago. Bestalde, lan egiterako orduan abestiak jarri digu, arreta mantetzeko eta klaseak hobeto eramateko. Gogoratzen ditugun bi abestiak eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkigunak bitxiak zirelako, hurrengoak ziren: Silencio eta Deabrua-rena.
Halaber, klaseetan erritmoak landu eta errespetatu ditugu, gero, emozioak adierazi eta adimen emozionalari buruz hitz egin dugu. Nahiz eta teoria asko ez eman, klaseak aprobetzatu ditugu, komentatu dugun guztiaz aparte, irakasleak denbora eman digu lanak egiteko, eta denbora guztian egon da prest laguntzeko, eta hori eskertzekoa da.
"Silencio"-ren abestia, Jorge Drexler-rekoa