Ikastetxe hau Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen da. 3 urteko gelan jardun egin dut eta espazioa egokitua dago pedagogia hau aurrera eraman ahal izateko.
TXOKOAK
Hiru urteko hiru gela daude, nahiz eta pedagogia honek espazio zabala behar duenik, talde bakoitza bere erreferentziazko gela dauka horregatik, espazio osoa, hiru ate korrederekin zatitzen da. Gela bat konkretuki jolas sinbolikorako prestatuta dago, eta aurki ditzaketen materialak dira: Ohialak, etxe baten eraikuntza bat (bi pisu ditu etxea), barruan sukalde bat dago eta ohetxo bat ere.
Sinboliko gela honetan umeen beharren arabera materialak gehitzen edota kentzen dihoazte. Adibidez, kurtsoaren hasieratik gabonak arte herramientak zeuden, baina gabonetatik bueltan material hau kendu eta medikuenetara jolasteko materialak sartu dituzte.
Baita ere, lektoeskrituraren gelan, txoko bat dago txontxongiloekin. Txontxongiloez aparte, eszenatoki txiki bat dago hauekin jarduteko ere.
DRAMATIZAZIOA HEZITZAILEENGAN
Egunero ipuin bat kontatzen zizkieten, nahiz eta ipuina fisikoka izan hainbat moduetan kontatzen zizkieten. Batzuetan txontxongiloen bitartez (umeen parte hartzea gabe), beste batzuetan istorioaren pertsonaien marrazkiekin eta arbelaren laguntzarekin Hezitzailea marrazten zihoan ipuinaren egoerak. Bestetan, eszenatokiak arbelan marrazten zituen eta pertsonaiak itsazten zihoazen. Beste batzuetan hiru urteko hezitzaile guztien parte hartzearekin eta atrezzo sinplearekin (adibidez hiru txerrikumeen etxeak paper handian marraztuz) ipuinak dramatizatzen zituzten.
TXOKOLAT ANTZEZLANAREN ESPERIENTZIA
Umeentzat esperientzia polita izan zen eta antzezlan hau oso egokia dela uste dut adin honetako umeentzat hainbat baliabideei esker:
IKT TXOKOA
3 urteko gela bakoitzean ordenagailu bat dago, baina ume guztiak elkarrekin daudenean bakarrik gela batean Urtxintxaren CD-ROMarekin jolasten zuten. Urtarriletik aurrera Tablet-aren txokoa ireki zuten. Tablet-a bakarra dago, horregatik txandaka erabili behar dute. APP ezberdinak eskaintzen dizkiete eta bakoitza nahi duena aukeratzen du. Puzzleak egiteko aukera dute, zenbakiekin jolasteko, musikarekin jolasteko etab.
HAUSNARKETA
Practicum-a aukera eman dit minorrean ikasten ari ditugun ikasgaien teoria eta praktika errealitatean ikusteko. Hala nola umeen jolas sinbolikoa nola ematen den ikusi nuen. Olerkiak nola dramatizatzen dituzten ikusi nuen, baita ere egun batean dialogo txiki bat nola lantzea ikusteko aukera izan nuen. Dialogo hori neska baten aurkezpena zen, gero parkera joaten dela esaten zuen eta azkenik bere txakurra Pintto deitzen zela. Nahiz eta erreza dirudi eta pentsatzen nuen ume guztiak hausartuko zirela egitera, batek ez zuen atera nahi eta atera zuten gehienak lotsaz esaten zuten, horrek hausnararketa batera eraman ninduen. Nahiz eta 3 urte izan, umeek kontziente izaten hasten dira besteen aurrean hiz egitea presio bat dela eta bere buruaz konsziente izaten hasten direla.
"Marques de la Real Defensa" edo "Comarcales" Tafallako ikastetxe publikoa da, non proiektuekin lantzen dute. Nire proposamena 3 urteko gela batean aurrera eraman nuen.
TXOKOAK
Gela horretan 5 txoko zeuden, dramatizazioarekin lotuta zeuden txokoak jolas sinbolikoarena eta ipuinen txokoa ziren. Materialari dagokionez, esan beharra dut D ereduan ez zegoela gauza askorik. Aurkitu nituen materialak oso sinpleak eta erabilgarriak ziren (gehienak berrierabiliak): egurrezko piezak, oihalak, kartoizko kutxak eta pieza desberdinak, harriak, etab.
DRAMATIZAZIOREKIN ERLAZIOATUTAKO ESPERIENTZIAK
Haur hezkuntzako irakasle gehienek umeentzako antzerki berezi bat sortu zuten: "Carlota eta bere dragoia". Hau ingeleraz, euskeraz eta erderaz egin zen eta bere helburu nagusia estereotipo sexistak apurtzea zen. Antzezlan horretan dramatizazioarekin lotutako hizkunak ikusi nituen: gorputz hizkuntza, dantza, ez hitzezko hizkuntza, etab.
Ate irekien egunean, tailer ezberdinak egin genituen. Horien artean, dramatizazioa lantzen zuena "Itzalen tailerra" zen. Han, argiarekin eta koloreekin jolastu ginen, eta itzal txinatarran bideo desberdinak ikusi genituen. Erabili genuen materiala hau zen:
-Argi mahaia
-Koloretako plastikozko piezak (tamainu eta forma ezberdinekin)
-Sabanak
-Linterank
-Fokoak
IKT-EI DAGOKIONEZ
Esan beharra dago ez zegoela IKT-ekin lantzeko edo IKT-ak lantzen zituen txoko espezifikorik. Gela bakoitzan, ordenagailu bat zegoen baina interneta ez zuen oso ondo funzionatzen. Klase batean, erretroproiektore bat eta arbel digital bat zeuden. Normalean ordenagailua musika jartzeko erabiltzen zen, eta ostiralero, aktibitate berezi bezala, bideoak ikusteko erretroproiektore zeukan klasera joaten ginen.
Armentia Ikastola Gasteizen kokatuta dago. Aurten haur Hezkuntzan Konfiantzaren pedagogiarekin hasi dira. 2 urteko gela batean egon naiz, eta gela egokituta zegoen umeentzat baina agian espazioa pixka bat txikia geratzen zen, lau klase elkarrekin baitzeuden.
DRAMATIZAZIOKO TXOKOAK
Txoko ezberdinak zeuden gela barruan, aipetzekoa zen, inauterietako txokoa. Honetan, hainbat mozorro aurki ditzakegu, orduan umeak nahi zuten unean joan ahal ziren mozorratzera, eta ikusten zen auren arteko dramatizazio txiki bat.
Beste aldetik, ipuin txokoa zegoen, nahi zuten liburuak hartzen zituzten eta hasten ziren "irakurtzen", nola oso txikiak zirenez irakurri ordez, dramatizatzen zuten. Gainera nola errutinean oso ohikoa zen hezitzailea ipuin bat kontatzea, umeek egiten zutena imitatzea zen.
IKT-KO TXOKOA
Nahiz eta 2 urte eduki, ordenagailuko txoko bat zegoen ere. Mahai bat zegoen, non hainbat ordenagailu zeuden, esan beharra daukat, ordenagailuak jostailuzkoak zirela eta ez benetakoak, hala nola, pepa pig-ekoa edo pocoyo-rena. Oso deigarria zen, nola maneiatzen zituzten, kontrolatzen zituztelako oso ondo, non zeuden abestiak, zenbakiak, jokuak etab.
Olabide ikastola Gasteizko ikastola bat da. Urtxintxa metodologiarekin lan egiten dute, baina Konfiantzaren pedagogiarekin hasi dira. Ikastola honetan gelak elkartuta daude.
1. Umea ikaskuntzaren prozesuan benetako protagonista da.
2. Umeek EGITEN ikasten dute. Garrantzitsua da esperimentazioa, autonomia, segurtasuna (okertzea inportantea ikasteko), errutinak.
3. Ahozkotasuna: Umeak pasibotik aktibora pasatu behar dira.
TXOKOAK:
Lau gela desberdin elkartutak daude eta gela bakoitza txoko bat da.
Hizkuntza txokoan hitzak lantzen dira modu libre batean, koadernoekin, argazkiekin, liburuekin, etab.
Eraikuntza txokoan dorreak egiteko piezak, animaliak, egurrezko piezak, etab.
Plastika txokoan marrazkiak, folioak, margoak, errotulagailuak eta mota desberdineko margoak dituzte modu librean erabiltzeko nahi dutenean.
Jolas txokoan oihalak, mozorro asko eta bi sukalde dituzte.
Dramatizazioa: Helburu nagusiena jolas sinbolikoaren bitartez umeen garapen integrala bultzatzea da. Ekintza desberdinak egiten dituzte. Ipuinak dramatizatu, dramatizazio ekintzak, etab.
Ekintza hauen helburua:
- Umeen irudimen esparrua garatzea
- Ahozkoak zein ahozkoak ez diren adierazpenak garatzea
− Gizarteratze prozesuaren garatzea
Hau guztia aurrera eramateko metodologia honetaz baliotuko gara:
- Espazioaren aurkezpena (LAU TXOKO).
- Komunikazio eta Adierazpena (JOKOAREN GARAPENA)
- Erlajazioa (MASAJEA eta ABESTIA)
- Erretroakzioa (AHOZKOA edo MARRAZKIA)
IKT
IKT-as lantzeko txokorik ez daukate, baina hizkuntza txokoan bi ordenagailu dituzte, itzalitak beraiek jolasteko. Irakasle bakoitzak ordenagailu bat dauka eta kaseta konpartitzen dute. Filmak ikusteko areto batera joaten dira non pantaila erraldoi bat daukate.
Santa María Marianistas Ikastetxea Gasteizko itunpeko eskola bat da.
NOLA LAN EGITEN DUTE?
TXOKOAK
Klasea txokoetan banatuta dago eta bi dramatizazioarekin erlazionatuta daude.
Lehenengoa ipun txokoa da eta honetan material desberdinak dauzkate adibidez: ipuinak, arbela txikiak margotzeko, jolas bat silabekin izenak egiteko eta txontxongiloak eszenatoki txikiarekin. Normalean, txontxongiloak eta eszenatokia erabiltzen dituzte nahi duten moduan jolasteko eta asko gustatzen zitzaien antzezlanak asmatzea.
Bestea sukalde txokoa da jolas sinbolikoa egiteko eta honetan sukaldea, panpinak eta mozorro batzuk dauzkate. Txoko honetan jolasten dutenean rol desberdinak hartzen dituzte eta dramatizatu dezakete, egun batean medikuak dira eta beste egunean spiderman.
Egun batean hiru eta lau urtekoak txangoa egin genuen Beñat Etxepare antzerkira eta han “Txokolat” antzelana ikusi genuen. Hiru urteko umeei beldurra eman zitzaien eta batzuk negar egin zuten, baina lau urtekoei gustatu zitzaien. Beste egunean emakume bat etorri zen eskolara ipuin musikatua kontatzeko. Klase batean egin zuen pantaila digitalarekin eta instrumentu birziklatuekin.
IKT
Txoko honetan ordenagailu bat dago pantaila digitalekin eta umeek egunero erabiltzen dute.