-Egunez-egun jorratu ditugun jarduerak jasotzea dugu helburu-
IRAIAK 21-22 - Gorputza ezagutzarako tresna: gure gorputza ezagutzen eta sentitzen.
Bi egun hauetan bakoitzak indibidualki bere gorputzaren kontzientzia hartzeko ariketak egin ditu. Adibidez ohialekin, uztaiekin eta baloiekin jolastu dugu.
Gero, gure gorputza iskinak eta mugak dituen bezala jokatu izan dugu, robotak ematen genuen. Hau eginda, mugimendu zirkularrak egin behar genituen gure gorputzarekin eta askatasunez mugitu ahal ginen espaziotik, haurreko ariketarekin konparatuz mugimendu zirkularrak gorputzari askatasun handia emtan diote eta lehenengo ariketa mugatzen ditu gure mugimenduak asko.
Beste ariketa bat izan da, binaka jarrita pertsona bat txotxongilo bat izango da eta simulatu behar dute txotxongiloak bere estremitateak hariak dituela eta beste pertsona kontrolatzen ari dela.
Bukatzeko binaka jarrita ere pertsona batek begiak itxita beste pertsonaren menpe egongo da eta menpea duen pertsona bestearen gorputza mugituko du bera nahi duen bezala.
HAUSNARKETA: Ariketa hauek egin ondoren, kontzienteagoak gara gure gorputzataz, hau da, batzuetan pentsatzen dugu edozein mugimendu egiteko kapasak garela, baina jartzen garenean mugimendu hori kontzienteki egiten, asko kostatzen zaigu egitea edota asko nekatzen gara jarrera bat mantentzean. Baliogarriak izan dira gure gorputz eskemaz kontzienteagoak izateko.
IRAIAK 28 - Gorputza ezagutzarako tresna: espazioa ezagutzen
Hasteko, taldeka tren bat egin dugu eta makinista hasiko da mugimendu batzuk egiten eta atzetik doazen beste guztiek makinistak egiten duena imitatu behar dute, espaziotik mugitu izan behar gara.
Gure taldekidekoekin ere alfabetoaren letrak egin izan behar genituen, hau da, taldekide bakoitza letra baten parte bat izan behar da. Ariketa honen aritik, taldekide guztien artean hitz bat irudikatu behar genuen gure gorputzarekin, hau da, taldekide bakoitza hitzaren letra bat irudikatu behar du.
Taldekide guztien artean ere 2D eta 3D-ko formak egin izan behar ditugu.
Bukatzeko, bi talde elkartu gara eta borobil bat egin izan dugu besteen belaunetan eserita eta ezin izan ginen erori.
HAUSNARKETA: Ariketa hauei esker gure gorputzaren adierazpena nolakoa den ikusteko baliogarria izan zaigu eta baita ere taldearekin konfiantza sustatzeko oso egokiak izan direla esan ahal dugu.
IRAIAK 29 - Gorputza komunikaziorako tresna: interakzioak.
Egun honetan gure irudimena lantzen egon ginen topera, egin genituen jarduerak gure gorputzarekin objektuak adierazteko edo irudikatzeko eskatzen zuten eta beste pertsonak asmatu behar zuten zer zen. (Lapiko magikoaren dinamika egin genuen, keinu konbentzionalak egin eta besteak asmatu, istorio bat kontatu)
Errestazunetik zaienera joan ginen eta binaka jarrita lehenengoak istorio bat kontatzen hasten zen keniuen bitartez, eta beste pertsona jarraitu behar zuen ulertu zuenaren arabera.
Kamera motelean ere adierazi izan genituen akzioak eta honek gure gorputzaren esfortzu handia eskantzen du.
HAUSNARKETA: Konturatu gara akzio bat adieraztea pentsatzen duguna baino zailagoa dela, izan ere gure buruan argi ikusten ditugun objektuak besteei kostatu ahal zaie ikustea.
Baita ere gorputzaren jarrera mantentzea zaila dela ikusi dugu. Hala ere antzerkirako oso baliogarria iruditu zaigun saioa da.
URRIAK 5 - Gorputza komunikaziorako tresna: keinuak eta mimoa
Aurreko egunetan ikasten ari garen adierazpen motei esker aurrera pauso bat eman ahal dugu gure dramatizazio prozesuan.
Gaur objetuen funtzionaltasuna kenduko diegu eta beste funtzio bat emango diegu, René Magritteren margoa zioen bezala "Hau ez da pipa bat". Guk gauza bera egin izan dugu, soieko bat ez zen soineko bat, motxila bat zen.
Irudimena gehiago lantzeko asmoz, Mariatek istorio baten hasiera bat eman digu eta guk jarraitu izan behar dugu nahi dugun moduan, hori bai, ezin izan genuen hitzik esan.
URRIAK 6 - Pertsonaiak sortzen
Gure antzezpenetan mota ezberdinetako pertsonaiak agertu ahal daitezke, eta pertsonaia bat sortzerakoan kontuan hartu behar ditugu zelako identitatea izango duen, nolakoak izango diren bere mugimenduak, hitz egingo badu nolako ahotsa izango duen etab. Pertsonaia bat sortzea, pentsatzen duguna baino zailagoa da eta hori baino, pertsonaia hori interpretatzea, zure buruaz ahaztu behar zara eta pertsonaia honetan sinistu behar duzu.
Hau guztia lantzeko, gure pertsonaia eramango duen edo pertsonaiarekin lotura duen objektu bat sortu dugu eta objektua izanda pertsonaia interpretatu dugu.
Bukatzeko taldeka jarriz, pertsonaia guztiak elkartzen dituen SPOT bat sortu dugu. Pertsonaia hain ezberdinak elkartzea zailtasun handia du.
HAUSNARKETA: Jarduera hauen bitartez konturatu gara ze zaila den gure pertsonaz abstraitzea eta beste baten paper bat interpretatzea, nahita ez, gure pertsonaren kutsu bat egoten da interpretazio horretan.
URRIAK 13 - ERRITMOAREKIN
Erritmoa bat jarraitzea zailtasun handiak ditu eta egun honetan erritmoekin esperimentatzea dugu helburu.
Erritmoak memorizatzen hasi gara, taldeko batek erritmo bat markatuko du eta besteak jarraituko dute, hau beroketa bezala balio zaigu hurrengo ariketa bat egiteko.
Hurrengo ariketa gure antzezlanetarako erabilgarria izan daiteke. Makina bat sortzea da gure helburua eta makina hori erritmoez eta mugimenduez osatuta egongo da. Hasiko litzateke gutako bat eta banan-banan erritmo hori jarraituz guztion soinuak, errimoak eta mugimenduak ustartuko dira.
Adibide bat:
https://www.youtube.com/watch?v=yrHqfjk1Ow8
HAUSNARKETA: Jarduerak egitea erakusten digu antzezlana batean pertsona batek erritmoa markatzen duela eta beste guztiak erritmo horretara egokitu behar direla.
URRIAK 20 - Itzalak eta argi beltza
Gaur argi beltza eta itzalekin esperimentatzea dugu helburu. Horretarako hainbat jarduera ezberdin gauzatu ditugu. Argi kutxa bat sortu egin dugu eta txotxongilo txiki batzuk, hoiekin eta linterna batekin istorio bat kontatuko dugu.
Baita ere erretroproiektorearekin eta ohial txuri baten atzean gorputzarekin formak sortzea, bai bakarka bai taldeka. Gero, itzalen bitartez istorio bat kontatuko dugu ere.
Argi beltzari dagokionez, alde batetik istorio bat sortu dugu objektu zuriekin (eskularruekin, karetekin, ohialekin) eta gero kolore fosforitoa duten objektuekin beste istorio bat sortu.
HAUSNARKETA: Baliabide hauekin esperimentatzea asko disfrutatu dugu, izan ere jarduera sinpleak egin ditugu eta ikusleariarentzat efektu oso deigarria eta berezia sortzen da, horregatik gure antzezlanentzat primerakoa izan daiteken baliabideak dira.
OTSAILAREN 9 - Dantza Afrikarrak
Proposatutako jarduerak Dantza Afrikarren inguruan hainbat izan dira. Hasteko, guztiok ezagutzen dugun kanta bat dantzatu eta abestu dugu:
Behin hori eginda jakin izan dugu afrikarrak beti dantzatzen dutela lurreko energia xurgatu nahian, gure kulturakoak aldiz zerurantz doaz (salto asko). Dantza hauek gorputzarekin beherantz egitean datza, horrekin energia pastatzen da eta beti oin bat edo biak kontaktuan egongo da edo dira lurrarekin.
Baita ere jakin dugu, egiten dituzten dantzak eguneroko bizitza isltatzen dutela: garbitasuna, janariarekin zerikusia, lurra lantzearekin, animaliak irudikatzearekin eta ehizarekin.
Hau guztia jakinda sortu izan dugu dantza Afrikarra bat, besteei erakutzi diegu eta guztion artean dantzatu dugu.
HAUSNARKETA: Gure antzezlanean printzipioz ez geneukan pentsatuta halako dantza bat sartzea, baina festa bat agertzen denez, aukera bat bezala ikusi dugu, oraindik ez dugulako zehaztu zelako dantza egingo dugun.
OTSAILAK 22 - ERRALDOIAK ETA IPOTXAK
Egun honetan gure antzezlanetarako beste baliabide bat ikasi dugu; ipotxak eta erraldoiak nola sortu ikasi dugu. Hainbat modu daude IPOTXAK egiteko, lehenengoa hau da:
Horrela sortu genuen ERRALDOI bat:
Bukatzeko, istorio txiki bat sortu genuen. Ipotx budista bat sortu genuen:
HAUSNARKETA: Gure antzezlanetan bakarrik animaliak agertuko dira, orduan baliabide hau ez da izan erabilgarria, baina hezitzaile bezala baliagarria ikusten dugu haurrentzat deigarria den baliabide bat delako.
LAU HILABETE ETA GERO...
Esan dezakegu ikasgai hau gure antzezteko trebetasunetan eragin handia izan duela. Izan ere baliabide berri asko ikasi ditugu eta gure gorputza gehiago ezagutu dugu eta jakin dugu zelako mugak ditugun eta zelako ahalmenak lortu ahal ditugun.
Beste aldetik ere, gure egunerokotasunean erabili ahal ditugun baliabidea asko ikasi ditugu eta seguru gaude erabiliko ditugula. Motzak geratu zaizkigu lau hilabete hauek.