Joan ginen Kunartera eta ikusi genuen "Luces y Luciernagas" antzerkia. Ondoren, aktore eta aktoresarekin egon ginen hitz egiten, galderak egiten, zalantzak ebazten, gure antzerkira begira. Jardunaldiarekin bukatzeko, dramatizaziozko ariketa batzuk egin genituen aktoresarekin. Taldetan banatu gintuen eta berak eskatzen ziguna egiten genuen adibidez: talde guztiaren artean letra bat sortzea, edo objektu bat sortzea. Baita ere, Samaniegoren pasarte bat irakurri genuen eta pasarte horretan gertatzen zena dramatizatu genuen, oso deigarria izan zen, nahiz eta talde guztiak istorio berdina kontatu behar genuen, interpretazio ezberdinak ikusi genituen.
Egun polita, baliogarria eta oso interesgarria izan zen, izan ere,asko ikasi genuen. Gainera, ordu gutxi izan ziren, baina mamitsuak izan ziren.