Markeliñe etorri da hitzaldi bat ematera. Bi atal izan zituen hitzaldia, lehenengoa klasean izan zen eta beraiek haiei buruzko gauzak kontatu zizkiguten, bigarrena gimnasioan izan zen.

KLASEAN

Guretzat interesgarriak iruditu zitzaizkigun gauzak hurrengoak dira.

Hitz gabeko edo gutxi dituzten antzerkiak egiten dituzte. Objektuak erabiltzen dituzte beste erabilera desberdin bat emateko. Musika erabiltzen dute eta batzuetan zuzenean.

0tik aurrerako pertsonentzako dira beraien antzerkiak.

Garrantzitsuena da nola kontatzen ditugun gauzak umeei, ez kontatzen duzuna, haiek zintzotasuna behar dutelako.

Metaforekin jolasten dute beraien antzerkietan.

GIMNASIOAN

Bost pertsonezko taldeak egin genituen. Talde bakoitzak eginkizun desberdin bat zeukan.

Bi talde inprobizazio bat egin behar izan genuen. Beste bi talde antzerki txikiak. Beste talde bat egoera bat zeukaten eta nola plasmatuko zuten pentsatu behar izan zuten. Beste talde batek hiru txerrikumeen ipuina nola kontatuko lukete nerabeei pentsatu zuten. Eta azkena urtaroak nola landuko lukete pentsatu zuten.