Lan honetan gai baten inguruko eszenografia bat gauzatu behar genuen. Nahiz eta azken produktua sortu, lan honen helburua iturri desberdinen ikerketan trebatzea zen eta hauetan onspiratuz esperimentazio anitzak egitea baliabide desberdinekin trebatzeko. Sortutako produktuak eta esperimentazioak partekatu egin genituen horregatik aurkezpen txiki bat egin genuen gure saiakerak erakusteko.
Gure antzerkiaren izenburua “Arantzak” da eta inklusio gaia landu nahi dugu. Ikasgai honetan eszenografia guztia sortu dugu, hau da, atrezzo, hondoak eta pertsonaien mozorroak.
Kirikinoaren etxea
Basoan kokatuta dago, horregatik itxura naturala dauka, hau da, hostoak, adarrak eta beste elementu natural batzuk daude, eta material horien bitartez basoko etxe bat simulatu nahi izan dugu.
Hondo hau sortzeko orduan, gure helburu nagusia giro natural eta goxotasun bat sortzea da, babesa, lasaitasuna eta erosotasuna islatzeko.
Basoa
Euskarria zuria zen eta urrun dauden zuhaitzak irudikatzen ditugu. Erabili ditugu kolore naturalak berdeak eta marroiak dira. Gainera, materialak naturatik hartuta daude (adarrak, makilak, hostoak...).
Protagonista edo beste pertsonai batzuk ibiltzen daudenean erabiltzen dugu. Hondo hau egiterakoan, gure asmoa baso hostotxo baten urruntasuna islatzea da
Lehenengo festa: Kobazuloa
Dorleta Tximeleta pertsonaiaren festa da. Basoko kobazulo batean egiten da eta bakarrik horren sarrera ikusten da.
Hondoa egiteko, elementu desberdinak frogatu ditugu (kartoia, mota desberdineko paperak, adarrak eta harriak) eta irudia sinple sortzeko, elementu gutxi jartzea erabaki dugu.
Gure helburua kobazulo sinple bat egitea izan da, estereotipoak apurtzen saiatzen.
Ilargia (Stop-motion)
Stop-motion baten bitartez gaua nola pasatzen den transmititu nahi dugu.
Erabili ditugun elementuak dira: kartoia ilargia egiteko eta ehundura daukan plastiko bat euskarri bezala.
Sinpletasuna eta gaua pasatzea transmititu nahi genuen, horregatik irudi monosemiko bat sortzea genuen helburu.
Bigarren festa: Ur-jauzia (Stop-motion)
Kontxa Hontza pertsonaiaren festa da.
Festa hau basoko ur-jauzi batean kokatzen da, horregatik, paper marroiarekin, azetatorekin, silikona, ura eta tintearekin ura jaitsiz irudikatu dugu.
Ur-jauzia sortzean, gure helburu nagusia festa handiagoaren giro imitatzea zen, hau da, mugimendua, alaitasuna, espazioa, etab.
Hirugarren festa: Basoa
Euskarria kartoi mehe beltza da eta urrun dauden zuhaitzak irudikatzen ditugu.
Erabili genituen koloreak fluoreszenteak dira (argi beltzan ikusteko). Hondo hau egiterakoan, gure asmoa giro berezi bat sortzea da eta alaitasuna eta poztasuna islatzea ere bai.
KA KIRIKINOA
Kirikino bat da, istorioaren protagonista eta ekitaldi guztietan agertuko da.
Egurrezko arantzak ditu eta hauek marroi tonu desberdinak dituzte.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizko irakasleak, hau da, Ainhoak antifaz bat margotu zigun.
KA-REN AMA
Kirikino bat da ere, protagonistaren ama eta erreferentea da.
Bere arantzak lumak koloretsuak dira.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta darama.
DORLETA TXIMELETA
Koloretako tximeleta bat da. Oso harroa da.
Bere nortasuna irudikatzeko, adar puntadunak eta zorrotzak eramango ditu.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta darama.
KA-REN AITONA
Kirikino bat da, protagonistaren aitona. Punk-a gustatzen zaio.
Bere arantzak linpiapipak dira eta luzaera ezberdinak daukate, kolore beterikoak. Batzuk adinagatik, okertuak daude.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta darama.
KONTXA HONTZA
Hontz bat da eta ezberdintasunak ez ditu guztiz onartzen.
Gorputzaren egitura kartoizkoa eta finkoa da.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizko irakasleak, hau da, Ainhoak antifaz bat margotu zigun.
ARABI ARANTZURDEA
Arantzurde bat da, protagonistaren laguna.
Bere arantzak, kirikinoenak baino luzeagoak dira. Koloretako lastotxoak dira, arantzurdearen arantzak kirikinoena baino luzeagoak baitira.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta darama.
ZATZA HARTZA
Hartz bat da, eskuzabala da, pertsona guztiak onartzen ditu eta izaera alaia du.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta darama.
OREINA ETA UNTXIA
Festan dauden animaliak, atzetik egongo dira, dantzatuz.
Gure istorioan neutralak izango dira, horregatik, ez dute asko hitz egiten eta haien janzkerak nahiko sinpleak dira.
Aurpegiaren karakterizazioari dagokionez, antifaz bat margotuta daramate.
Lan honetan gure antzerkiaren diseinu eszenografikoa dago. Guk erabilitako helburuak, antzerkia hau egiteko zertan oinarritu garen, hau da, gure erreferenteak eta inspirazioak. Ondoren, pertsonai bakoitzaren deskripzioa eta janzkera, eszenografiaren hondoak eta bukatzeko prozesu guzti honen ondorioak.