ORDIZIAKO IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIA


 

Bere sorrerako helburuak eta denboraren baitan emandako jarduera dibertsifikazioaren ondorioz, Kofradiaren eginkizun nagusien artean ditugu:

Historia.Kofradia 1990eko irailaren 4an sortu zen, Gastronomiaren Euskal Kofradiak eta Kantabriako Gaztaren Kofradiak babestuta.

Hasiera hartan 17 kidek osatzen zuten kofradia.Gaur egun 64 kide ditu, eta Ohorezko Presidentea Ordiziako Alkatea da, kofradiako batzarrak hala erabakita.

Helburu argia du: “Idiazabal JDren babespean, Latxa arrazako ardi-esnearekin artzainek eskuz egindako gazta gorestea, bultzatzea eta zabaltzea, eta, halaber, aipatu gaztaren kalitatea hobetzea helburu duten lehiaketak antolatzea”.

Sortu zenetik, FECOGA Kofradia Gastronomikoen Federazioko kide da. 

Misioa:

A- Belaunaldi berriei Latxa ardiaren esnearekin eskuz egindako gaztaren errealitatea ezagutzera ematea.

B- Gazta hori lantzeko modua eta bizimodua iraunaraztea.

C- Gure kulturari eta gastronomiari bultzada ematea.

Lortu nahi ditugun helburuak 

A- Gure gazta nazio-mailan ezagutzera ematea.

B- Kultura-jarduerak areagotzea: hitzaldiak, zikloak, eta abar.

C- Gaztaren historia dokumentuetan eta artxibo grafikoetan jasoko duen artxibategia sortzea.

D- Lehiaketak eta txapelketak antolatzea, horrekin batera dastaketak eta Idiazabal gaztari buruzko hitzaldiak.

E- Gure proiektuetan herritarren lankidetza suspertzea.

F- Kofradiaren ibilbideari buruzko edizioak eta argitalpenak zabaltzea, eta gure inguruneko pertsonak inplikatzea. Gure Kofradiaren lankidetzarekin Idiazabal Gaztaren izena sustatu da,  mendetako tradizioa duen azokaren bitartez Ordiziako herriaren inplikazioa eta konpromisoa ere sustatuz.  

 Kofradiaren eginkizun nagusien artean ditugu:

ORDIZIAKO GAZTA LEHIAKETA 

Irailaren 8tik (Koruko Andre Mariaren jaieguna) hurbilen dagoen asteazkenean ospatzen da Latxa nahiz Karrantza arrazako ardi-esne gordinekin artzainek egiten dituzten gazten lehiaketa (hainbat oinarriz arautu zenetik). Lehiaketaren lehenengo erreferentziak 1904koak dira, eta 1962az geroztik urtero antolatzen da aipatu lehiaketa.

Ordiziako Udalak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatzen duten lehiaketara, Latxa edo Karrantzar ardien esne gordinarekin artzaiek egindako gaztak aurkeztu ahal izango dira. Esnea artzaiaren esplotaziokoa izan beharko da eta Euskal Herrian bizi eta artaldea bertan egotea beharrezkoa izango da. 

Lehiaketa honen garrantzia neurtzeko, nahikoa da esatea epaimahaiko lehendakaria Juan Mari Arzak dela eta bertan parte hartzen dutela, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Joan Roca, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak, Eneko Atxa, Mikel Zeberio, José Juan Castillo etab. Bezelako sukaldari eta adituek .  

Lehiaketaren bereizgarri nagusietako bat, behin sailkapena ezagutu eta gero egiten den irabazlearen gazta erdiaren enkantea da, 13050 euro ordaintzera iritsi direna eta ongizate helburuetara bideratzen dena. 

Lehiaketan azpimarratzeko beste alderdi bat, komunikabidetan daukan oiartzuna da, estatu nahiz nazioarte mailako 40 komunikabidetik gora akreditatzen direlarik. Nazioarteko zenbait argitalpenetan erreportaiak argitaratu dira, hala nola, “Esquire”, Sud Ouest, New York Times, Saveur, etab.

KAPITULUA

Kofradiaren kapitulua, urtero maiatzeko laugarren larunbatean ospatzen da. Kofradiaren eguna da, gure festa. Bertan kofradiakide guztiak elkartzen gara eta gu bezala bere jatorri lurraldeko produktuak defendatu eta ordezkatzen dituzten Espainiar Estatua, Frantzia eta Portugalgo beste kofradiak gonbidatzen ditugu. 

Egun horretan, Ordizia, lehen sektorea eta nola ez Idiazabal Gaztaren alde edo bere sustapenean lan egin duten, pertsona edo erakundeei aitortza egiten diegu, Ohorezko kofradiakide izendatuz. 

Kofradiakide berriak ere bertan izendatzen dira, kofradiaren helburuak lortzeko beraien denboa eta lana eskaintzeko konpromezua hartuz hune horretatik aurrera. 

 

IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN AURKEZPENA ETA MOZTEA

1995 urtetik aurrera, Pazko asteko asteazkenean Ordizian, Artzainaren omenezko azoka berezia ospatzen da (ARTZAIN EGUNA). Egun horretan eta kofradiaren ekimenez, Udaletxean “Latxa Ardiaren Gazta Berriaren aurkezpena eta mozketa” ekitaldia ospatzen da Ordiziako Udaletxeko pleno aretoan (honen ondorioz, EAE eta Nafarroako beste zenbait tokitan hantzeko ekitaldiak antolatu izan dira).  Gazta moztea, sukaldari, pertsonaia edo erakunde esanguratsu batek egiten du urtero. Ekitaldi honetan ere Idiazabal Jatorri Izendapenaren baitan, aurreko urtean puntuaketa onena jaso duten artzain eta gaztandegiari erregulartasun saria ematen zaie. Aldi berean, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Idiazabal gaztaren sustapen eta zabalkundean lan egin duen pertsona edo erakunde bat omentzen du.

ORDIZIA TXAPELDUN LEHIAKETA

2000. urteaz geroztik, "ORDIZIA TXAPELDUN" izeneko lehiaketa jarri zen martxan iraileko lehiaketatik kanpo; batetik, Idiazabal gaztari ospe handiagoa emateko, eta bestetik, nagusiki, gaztaren kalitatea bultzatzeko. Lehiaketa horretan, irailean Ordizian antolatzen den lehiaketan azken 10 urteetan txapeldun izan diren artzainek hartzen dute parte.

GAZTAREN NAZIOARTEKO BILTZARRA. ORDIZIA 

 

2016an Mendiko Gaztari lotutako zenbait aktoreen arteko topaketa bati hasera eman genion. Mendiko gaztari dagokionez, asmoa da topaketa bat antolatzea gazta horren inguruan diharduten eragile guztiak bil daitezen, altxor gastronomiko horri  behar bezalako balioa emateko; asmoa da neguko gazta bikainen aldean duen berezitasuna nabarmentzea.  Horrela, artzainei lagundu egiten zaie gure mendietan eta mendilerroetan egiten duten lana errentagarri egiten. Artzainek, izan ere, jarduera ekonomiko bat garatzeaz gain, beren artaldeekin gure mendietako eta mendilerroetako paisaiak modelatu egiten dituzte; pasaia horiek atsegin ditugu guztiok eta harro sentitzen gara gure herrialdeetan daudelako. 

Aldi berean, artzaien eskura jartzen den tresna bat sortzea da asmoa, eztabaidarako  eta komunikaziorako topagune gisa, euren jarduerak gizarte eta ekonomia ikuspegitik azaltzen dituen arazoei irtenbide bat bilatu nahian. 

Hurrengo urtean eta sektorearen aldetik biltzarrak izandako harrera ona ikusita, ekitaldi berri bat antolatu genuen eta artzainek adierazi zuten heldu beharreko arazorik garrantzitsuenetako bat sektorearen jarduera gizarteari, oro har, azaltzea zela, gizartearekin artzaintzari buruzko komunikazioa, zuzenekoa eta gardena, ezartze aldera, lehen sektorearen jardueraren inguruan ulertezintasuna sortu ohi duten era guztietako estereotipoetatik salbu. 

2018ko ekitalditik aurrera, beste gai batzuk lantzen hasi ginen, Artzaiaren Gazta orokorrean eta Idiazabal Gaztari lotutako Turismoa eta Gastronomia edo “Gaztaturismoa”. 

Urte horretatik aurrera gainera, Biltzarraren antolakuntzak EHUko Uda Ikastaroen lankidetza garrantzitsua izan du, paregabeko tresna, gure herriko ekonomia, gastronomia eta kontserbazioan halako garrantzia duen jarduera bat interesa duten orori ezagutarazteko.  

                                      IDIAZABAL GAZTAREN DASTATZE GIDATUAK                                                                                                                            

Kofradiak Idiazabal Gaztaren sustapenean, lehen sektorearen alde eta ondorioz Ordiziako Azokaren alde egiten dituen jarduerak zabaltzeko asmoz, hainbat dastaketa gidatu antolatzen ditu, artzaiek artisau moduan, latxa eta karrantzar ardien esnearekin egiten duten produktu garrantzitsu hau balorean jartzeko.  

Dastaketa Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideek zuzentzen dute, zeintzuk, Idiazabal gazta, nola egiten den, zein ezaugarri dituen eta nola bereizten den azaltzen duten. 

Lehengaia, esnea, Neolitikotik hasi eta milaka urtez apenas aldaketarik izan ez duen latxa edo karrantzar arrazako arditik lortzen da; urtaroen araberako ibilbidea egiten dutena, mendiko goi larretan udaberri, uda eta udazkenean eta behe haranetan neguan, naturaren zikloak aprobetxatuz.

Dastaketan zehar kofradiako kide batek edo Ordiziako Gazta Lehiaketa entzutetsuko artzain irabazle batek gaztaren ekoizpen prozesua zuzenean eskaintzen dute. 

Bertaratzen direnek, heltze puntu desberdineko gaztak dastatzeko eta aktiboki parte hartzeko aukera izaten dute, Idiazabal Gaztaren definizio sentsoriala jarraituz 8 parametroren bitartez: forma, azala, orearen kolorea, begiak, usaina, zaporea eta erregustoa. Hauen bitartez, hain gurea den produktu honen ezaugarriak balioan jartzea lortuko dugu. 

Hasera haseratik, Ordiziaz gain, dastaketa hauek beste hainbat lurraldetara zabaltzea erabaki genuen. Horrela egin ditugu hainbat tokitan: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Logroño, Benidorm, Barcelona, Segovia, Madrid…

Zentzu honetan beste hainbat jarduera antolatu ditugu: 

- IDIAZABAL GAZTA ETA ARDOAREN ARTEKO ELKARTZEA,  zenbait Idiazabal Gazta, beste hainbat ardorekin elkartuz. 

- ERAKUSTALDI GASTRONOMIKOAK IDIAZABAL ERARA. Idiazabal Gazta protagonista duten hainbat plater kozinatuz, sukaldari aditu baten eskutik.  

- AZOKAK: beste kofradia batzukin daukagun harremana dela eta, hainbat eskualdetan ospatzen diren azoka desberdinetara gonbidatuak izan gara. Bertara, Idiazabal Gazta ekoizle diren artzaiekin bertaratzen gara, bertan gazta saltzeko aukera emateaz gain, beste jatorri izendapen eta lurraldetako artzaiekin harremanak sustatzeko aukera emanez. Hinojosa del Duero (Salamanca), Laruns (Bearne Ossau-Iratiy  eta Feria do Queijo Serra da Estrela (Portugal) azokatan adibidez. 

- GASTRO TURISMOA, BASQUETOUR-en bitartez, Idiazabal Gaztaren hainbat dastaketa gidatu egin ditugu Madrideko FITUR Turismo Azokan Euskadiren Stand-ean. 

B-TRAVEL Barcelona eta EXPOVACACIONES Bilboko BEC-en


Idiazabal gaztaren gaineko dastatze komentatu baten --- 

NAZIOARTEAN SARITUAK IZAN DIREN GAZTANDEGIEI ESKER  ONEKO EKITALDIA

2011 urtean hasita, abenduan eta Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, kofradiaren ekimenez, Ordiziako Udala eta Idiazabal Jatorri Izendapenak Europako herrialde desberdinetan ospatu diren lehiaketatan sarituak izan diren gaztandegiei aitortza ekitaldia ospatzen dute. Nazioarte Mailan entzutetsuena den WORLD CHEESE AWARDS, edo bestelako lehiaketetan sarituak izan diren gaztagileek jasotzen dute esker ona. 

                                                                                               BESTERIK                                                                                                                                                                                                     

Kofradia mahaikide da Latxa ardiaren esnearekin egindako gazten lehiaketetan, eta beste herrietan egiten diren lehiaketen antolakuntzan laguntzen du. Nazio- eta nazioarteko lehiaketetan sariak lortu dituzten Idiazabal JDko gaztandegiei zuzendutako aitortza-ekitaldiak antolatzen ditu. Kofradiak ohorezko kide izendatu ditu pertsona ospetsuak, Idiazabal gaztaren eta Ordiziaren defendatzaile sutsuak. Kofradia 

Kofradia Gastronomikoen Federazioko (FECOGA) kidea da, eta kofradien kapituluetan parte hartzen du.Harreman estua du Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin, baita 'Artzai Gazta' artzainen elkartearekin eta HAZIrekin ere (Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Korporazioa).

Honako hauekin senidetuta dago:

Logroñoko Errioxako Ardoaren Kofradia                                                        1992-09-26

Sant Sadurni D’Anoiako Kabaren Kofradia                                                     1995-06-17

Mantxako Gaztaren Kofradia (Toledo)                                                             1998-06-27

 Arabako Txakolina (Amurrio)                                                                        2003-10-21

Donobane Lohitzuneko Euskal Kortsarioen K dia                                             2010-09-26

Asturiasko Gazten Elkarte Gastronomikoa (Odo)                                             2014-02-08

Confraria do Queijo Serra da Estrela de Oliveira do Hospital -Portugal             2016-03-05

Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren beste zenbait izendapen:

1996-COFRADIA DE LA MORCILLA DE BEASAIN

Ohorezko kofradiakide

2010- CONFRERIE CORSAIRES BASQUES DE ST. JEAN DE LUZ: 

Jesus Mari Ormaetxea, Maisu Handia, ohorezko kofradiakide. 

2014- COFRADIA DEL QUESO DE CANTABRIA: 

Jesus Mari Ormaetxea, Maisu Handia, ohorezko kofradiakide. 

2014- COFRADIA VASCA DE GASTRONOMIA: 

Jesus Mari Ormaetxea, Maisu Handia, ohorezko kofradiakide. 

2016- PREMIO EXTRAORDINARIO DE LA ACADEMIA VASCA DE GASTRONOMIA 2015”: 

Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiari. 

2017- COFRADIA VASCA DE GASTRONOMIA: 

Premio Caracol a la Biodiversidad 2017, a la Cofradía del Queso Idiazabal de Ordizia. 

2018-LA ORDEN DEL VOLATIN DE TUDELA: 

Distinción de Honor de la Orden del Volatín, Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiari.


Nortzuk gara

. Adur Ezenarro, Ordiziako Alkatea eta Ohorezko Lehendakari. 

. Jesus Mari Ormaetxea, Maisu Handia eta koordinatzailea. 

.Leire Arandia, Lehendari -ordea, “Gazta berriaren mozketa” eta komunikazioa. 

.Jose Ignacio Iturrioz, Idazkaria eta Ordiziako Gazta lehiaketa. 

.Koldo Iraola, Diruzaina eta kapituluaren antolaketa. 

.Manuel Iturrioz, Jardunaldien antolaketa. 

.Tomas Bosque Otegi, Azoka eta dastaketak. 

.Aquilino Harto, “Ordizia Txapeldun” lehiaketaren antolaketa. 

.Jose Ramón Garcia, Kapituluak, azpietura eta materiala. 

 .Mikel Kerejeta, Informatika. 

.Antton Murgiondo, kidea. 

.Pedro Mari Arana, kidea. 

.Felix Murua, kidea. 

.Martín Sagastizabal, kidea. 

.Arantxa Fernández, kidea. 

.Anaiz Markiegi, kidea.

.Alberto Garin, kidea.

Gurekin arremanetan jarri nahi baduzu/Si quieres ponerte en contacto con nosotros 

Kolaboratzailea 

Estekak/Enlaces