Testuingurua:ihaz 4 mailan zeudela, norberak bere krol teknikaren analisia egin zuten. Hortarako Drivetik ikasle bakoitzari, 8-12” kamara geldoan grabatutako bideoa bidali nien.
Arazoa: igerilekuan , bakoitzaren beharretara egokitutako saioak ematea. Baita ere, lan autonomoa egiteko zailtasunak
Helburua: igerian, krol estiloan, 200 metro egitea. Hortarako, ezinbestean igeri erritmoak kontrolatu eta norberak dituen akats teknikoetaz jabetu eta horiek zuzentzeko ariketen bitartez beren maila teknikoa hobetzen ahalegindu behar dira.
Eginkizuna:
Ikasle bakoitzari kamara geldoan 8-12” bere krol estiloan, bideoa grabatu eta bakoitzari Classroom bitartez partekatu.
Ikasle bakoitzak bideoa analizatu eta bakoitzaren akatsak identifikatu. Hortarako zuzenketa fitxa beteko dute. Classroomretik fitxa hori partekatuko dute irakaslearekin.Fitxa hortan lagungarri gisa, ohikoak diren akatsak azaltzen dira.
Behin, beren akatsak edo gabeziak identifikatuta, berauek zuzentzeko ariketak proposatu behar dituzte. Horretarako “ bi saioen entrenamendu pertsonalaren” fitxa bete beharko dute. Hau ere Classroometik partekatuko dute, eta igerilekura, inprimatuta eta uretatik babeztuta eramango dute.
Lagungarri moduan igeriketa laguntza gidan esteka desberdinak izango dituzte.
Bukatzeko, azkenengo saioan, 200 metroko proba egingo dute bikoteka, bakoitzaren datuak bete eta ondorioak atera