ORTEGA BARRENA MERCEDES

Sheets

    1. Izena: IRAKASLEAREN KOADERNOA - EGUNEROKO SAIOAK
    2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
    3. Maila: DBH - BATX
    4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Gorputz Heziketako irakasleek ikasle asko izaten ditugu (175 edo gehiago urtero), eta modu objetiboan ebaluatzeko datu asko hartu behar ditugu: eguneroko saiakera, froga fisikoak (zenbait kasutan maila edo sexua kontutan izanik), jarrera, eta ezaguerak baloratzen ditugu irakasgaian. Horretaz aparte, Gorputz Heziketako saioak planifikatu, egindako lana jaso, eta behaketak edo egokitzapenak jasotzeko tresna bat behar dut. Gaur egun gero eta kexa gehiago daude Noten inguruan, tresna hauek, Irakasle lana (nirea edo beste batena) objetiboa, justifikatuta eta lotuta dagoela adierazteko balio behar du.
    5. Arazo-egoera:
      1. Testuingurua: Saioak kalean ematen ditugu askotan, ikasle askorekin, asko mugitzen gara, eta wifi gabe askotan. Ikasle asko ditugu eta astean behin talde bakoitzarekin gaude. Datu asko eskura edota jaso behar ditugu eta ongi kudeatu, lan egokia, eraginkorra eta objetiboa izateko.
      2. Arazoa: Ikasle asko eta bakoitzeko datu asko hartu nahi ditudanez, EXCEL tresna beharko dut datuen kudeaketarako. Saioak jasotzeko eta erabiliko ditudan bideo… jasotzeko, WORD hobeago izango da. Biak, GOOGLE APPSen, egingo ditut, ONLINE eta konexiorik gabe eskura izateko edozein momentuan.
      3. Helburua: EXCEL tresnarekin, Irakasle Koadernoa egin, ebaluatzeko erabiliko ditudan datu guztiak kudeatzeko: ikasleen eguneroko saiakera, froga fisikoen emaitzak, jarrera, ezaguera digitalak, adierazpeneko gaitasuna... WORD tresnarekin, Eguneroko saioen Koadernoa egingo dut, saio guztien ariketak, emango ditudan apunteak, erabiliko ditudan powerpointak, Formularioak, bideoak… lotzeko. Horrela, eguneroko lanerako behar dudan guztia 2 tresnatan izango ditut.
    6. Eginkizuna: Ongi zehaztu ebaluatu nahi dudana, gaitasunak ebaluatzeko erabiliko ditudan tresnak, eta bakoitzaren balioa edo notan izango duen zama.
Rkoadernoa 13-14.xls
GOHE - BALIABIDE DIGITALAK
EGUNEROKO SAIOAK.doc
Mercedes Ortega NOTAK 17-18 V01.xls