Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Ikasleen artean eskolaz kanpo jarduera fisikoa sustatzeko, erronka bat proposatu diet. Bide batez, IKT-en erabilera sustatuz, app berri bat erakutsi eta kooperazioa bultzatuz.
Horretarako 1. ebaluaketa osoa eman diet epe bezala, guztien artean 2500Km. egiteko. Eskolaz kanpo, entrenamendu eta eskolatik etxera nahiz kontra egiten duten bidea ez da kontuan hartzen. Runtastic aplikazioa azaldu diet lehen klasean eta 2. saioan, gelan bertan ibili gara aplikazioa erabiltzen. Egun hau, mugikorra edo aplikazioarekin izan ditzaketen arazoak konpondu eta lehen ibilaldia egiteko erabili dugu. Honetaz gain, 3. astean ikastetxe guztiak mendi irteera bat egin ohi du eta aurtengoan, aplikazioa erabiltzeko aukera eman zaie. Bide batez, norbait erabiltzen hasi gabe balego edo arazorik balu, kontsultak egiteko aukera izango du.
Behin erregistroa egiten dutela, aplikazioak berak jarduera konpartitzeko aukera ematen du (Facebook, Twiter, G+, Watsapp, Gmail...). Kasu honetan Gmail bidez, nerekin konpartitzea esan diet. Jarduera bukatu bezain pronto irakasleari bidali eta ondoren taula osatzen joango da. Drive-ko artxiboa ikasle guztiekin dago konpartitua baina irakasleak bakarrik du editatzeko aukera. Ikasleek ikusteko aukera dute “soilik”. Baina modu honetan, beraiek ere joan daitezke bakoitzaren Km. kopurua kontrolatzen, hala nola gelakideena, elkarren artean lagundu, animatu,..... kooperatuz.
Arazo-egoera:
Testuingurua: 3 DBH-ko mailan, %25ak ez du jarduera fisikorik burutzen.
Arazoa: “Sedentarismoa” eta osasun arazoak.
Helburua: Ikasleen artean jarduera fisikoa bultzatu..
Eginkizuna: 1. ebaluaketan zehar talde guztiaren artean 2500Km. osatu behar dituzte. Eta ikasle bakoitzak gutxienez 100Km. egin behar ditu.