ROMO BARO, XABIER

Forms

    1. Izena: Erresistentzia aerobikoa 30´.
    2. Gaia: Gorputz Hezkuntza
    3. Maila: DBH 3. maila
    4. Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Alde batetik, 14-15 urteko gazteen artean, teknologi berrien erabilera oso nabaria eta zabala da, baina askotan erabilera hori denbora librera eta sare sozialetara mugatzen da. Bestetik, nerabeen artean neke maila ondo kontrolatzen edo ezagutzen ez dutenak daude. Bi arrazoi hauengatik, bihotz taupadak neurtu eta euren esfortzu maila non den kalkulatuko dugu, orri kalkulu batean plasmatuz.
    5. Arazo-egoera:
      1. Testuingurua: Ikasleen artekan, nekea nabaritzeko era oso ezberdinak daude. Batzuk hasieratik dena ematen hasten dira, beste batzuk hasieratik gehiago ezin dutela pentsatzen dute eta beste batzuk ordea oso ondo egiten dute. Ohitura eta praktika ezberdinak daude ikasleen artean.
      2. Arazoa: Euren gustukoen kirol entrenatzaile bat etorriko da gelara eta honi azaldu behar diogu zer nolako esfortzua egin dugun: Ba al dakigu beroketan esfortzu nahikoa ala gehiegi egin dugun? Ba al dakigu gaitasun gorena eman dugun ala ez dugun eman? Zergatik?
      3. Helburua: Gure esfortzua erregulatzen jakin eta bihotz taupadak esfortzu mailarekin lotu, erresistentzia ariketaren bitartez.
    6. Eginkizuna: 30´ko erresistentzia korrikaldia egin eta lortutako bihotz taupada datuak horri-kalkulu batean idatzi eta ikusitako datuetatik ondorioak atera.
Gida. Erresistentzia aerobikoa 30´.pdf