Proposamenaren aurkezpena edo justifikazioa: Koaderno digitala.
Arazo-egoera:
Testuingurua: Gazteek sare sozialekin eta sozialetan dituzten harreman-loturaz baliatuz koaderno digitalaren lanketa erakargarriagoa egitea.
Arazoa: Hausnarketa ildoa
Helburua: Sistema linbikoaren hausnarketa konszientea egitea. Klasean landutako unitate didaktikoaren balorazio pertsonala egitea.
Eginkizuna: Saioko edozein momentutan, beti ere lan-dinamika oztopatu gabe, argazki bat ateratzea. Argazki hau lantzen diren edukiekin zerikusia izan behar du. Ondoren Instagram app-aren bidez elkar banatuko da eta bi puntu zehaztu behar dira. Alde batetik U.D.-aren edota gaiaren justifikazioa eta bestetik balorazio edota iritzi pertsonala azaldu behar dira. Guzti hau sare sozial honen bidez elkarbanatu behar da.