Bidasoako Lasterketa maiatzaren 26an irabazi zuen

Ezkerretik eskuinara: Teodoro igortzailea, Gostin, Uribezubia, Arriola, Goienetxe, Gabika, Uriona eta Elgezabal mekanikoa

"Loraillaren 26 an, Bidasoan dago lasterketa bat, inguruetatik. Balendin Mungiako taldeagaz an doa, ta naiko ondo, ogeitalaugarren sartzen da; Gabika bigarren, eta Uribezubiak azkeneko ekitaldia irabazi. Mungiatarrak lan ederra egin eben eta naiko goralmen iaso." (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona, 34)

Funcorri buruz hitz egitea S.C Munguiari buruz hitz egitea da, harreman zuzena baitzeukanten eta horrela agertzen baita elkarte horrek 1961.ean idatzi zituen memorietan "kirol mailan heldutasuna lortzen zuten mutikoek bultzakada behar zuten profesional mailarantz iristeko, behintzat hasitako lanari jarraipena eman nahi izateko eta batez ere profesionaltasunak diruaren hotsez deituz gero dirua ere beharrezkoa da bizi izateko. Seguru asko deitutakoek: ezingo dute ahaztu kirol mailan euren gurasoek erakutsitakoa: gizon zintzoen portaera". (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 11)


Gipuzkoan Goierri inguratzea. "Iraillak 17, 18, 19. Zale ziranen maillakoentzat, auxe zan lasterketarik gogorrena. Lenengo ekitaldia Uribezubia´k irabazi eban, beste batzukaz iges eginda". (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona)

Munguia Elkarteako txirrindulariak eta Arenaza, Elordui, Nebreda, Gangoiti, Goikoetxea eta Teodoro Bilbao igortzailea