1955ean Elorrion Andoni Esparzak Funcor lantegia kooperatibeen eredua jarraituz sortu zuen. Lantegian nekazaritzarako makinak burdinaren galdaketaren bitartez ekoizten zituzten. Horrez gain, langileen seme-alabentzat Academia Funcor sortu zuen gero Funcor Ikastetxea bihurtuko zena.

Lantegiak konturatzen hasi ziren txirridularitza kirolaten bitartez lantegi mailan etorkizun ona lor zezaketela lasterketetan lau haizetara zabaltzen zituzten komertzial markak sartuz, alde batetik, jendearen artean arrakastatuak izaten hasita zeudelako eta bestetik pedal kirolari egiten zioten mesedeagatik. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 9)

Inglaterrako biran parte hartu zuen espainar lehenengo taldea izan zen.

Trofeo Baracchi ABC.pdf

1961an Espainiak lehenengo aldiz Baracchi Garaikurran parte hartzeko gonbidapena izan zuen. Hurrengoko gonbidapenean 1967an Santamarina eta Erraldoneak parte hartu zuten

1961, Trofeo Baracchi, Bergamo. Italia. Valentin Urionarekin batera 10. geratu ziren

Baracchi Garaikurra. Nazioarteko probetan parte hartzen hasi ziren, aurrez aurre munduko mailako txirrindulari ospetsuenekin: Anquetil, Baldini, Velly, Pabiamco, Darrigade… Uriona eta Uribezubia ohorezko 10. Postua lortu zuten bataz beste 44,600 km/orduko abiadurarekin. Funcorrekoen jokaerak oihartzuna izan zuen katalinaren mundutxoan.

Uribezubiak izandako matxura batek eta beste talde batzuek pistako gurpilekin joateak ez zien utzi Anquetil eta kronoaren beste aditu batzuen aurretik sartzen. Lasterketa hori izan zen, Inglaterrako birarekin, garrantzi gehien zuena nazioarte mailan, Lehen aipatutako txirrindulariekin lehiatzea benetako ohorea baitzen hasi berria zen talde batentzat. Lasterketa horrekin amaitutzat eman zen elorriar taldearen lehenengo denboraldia eta amaiera bikaina izan ere. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 49 )

Berarizko aipamena bear dau edonongo errialdetan ezagun dan lasterketa onetan. Uriona´k eta Uribezubia´k egin ebanak. Biak ebiltzan ederto “ zeiñek ariñagoan”, ta itxaropeatsu ioan ziran. Tamalgarria izan zan, Uribezubia´k egun onik ez izatea. Balendin´ek egun aretan lautatik irura egin bear izan eban. Uribezubia´k egun ona izan baleu, lenengo iruren arteko izango zan biotatik bat. Alan ta guzti be, ogei urteko mutil gaztetxo batzuk zirala, on askoren aurretik sartu ziran, irabazle ziran, irabazle ziran Baldini ta Velli´ren atzetxotik. (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona, 49)

Italian, Trofeo Baracchi

Uribezubia eta Uriona, Carlessi italiar gazetari famatuarekin

Valendin Urionarekin

1961ko denboraldiko lasterketak

Iruñan, apirilaren 2 eta 3an, zorte txarra eduki arren, ohorezko 5. postua lortu zuen.

Arrasaten, independienteak eta lehen mailako amateurrak, ohorezko 9. postua lortu zuen.

Eibar apirilaren 16tik 19ra. “Villa Armera” deritzon horretan, txirrindulari guztiek irrikatzen zuten kanporaketa proba ospatzen zen, puntualtasun zorrotzez. Esan daiteke proba hau izan zela profesional mailan debuta egiteko balio izan zuena eta pelotoian aparteko ziren txirrindulariekin harremanetan jartzekoa. Ez zitzaien batere txarto joan, Katarra izan zen eta lasterketaren erakarpenetariko bat. Ondo antolatutako lasterketa zen eta txirrindularien gustukoa. 3. Etapa irabazi zuen.

Azkenean lasterketa amaitu zutenak, Katarra 16. Postuan eta Iparragirre eta Musitu izan ziren. Besteak, bategatik edo besteagatik, utzi egin behar izan zioten. Elikadura okerrak eragindako gastritisak taldea desegin zuen. Halan da guztiz ere, Uribezubiaren jokaera guztiz azpimagarria izan zela esan. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 21,23)

Mungia, ekainaren 30. ohorezko 5. postua lortu zuen

Berriz, uztailaren 1a. Uribezubia garaipen apoteosikoa lortu zuen bere eremuan. Profeta bihurtu zen bere herrian eta txirrindularitzaren fenomeno moduan hartu zuten eta jarraitzaile kopuru handia izaten hasi zen. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 35)

1. Volta a Catalunyako 1. etapan

2. Espainako Herrialde txapelketan

3. Iurretan.

4. Volta Cataluniako 8. Etapan

10. San Pelayo proban

10. Trofeo Baracchi

15. Urkiola igoera