“Eldu bako” izatetik “zale” maillara

“Eldu-bakoen maillan ebillala oraingo onetan “eldu” da ta mailla bat gorago iartzen da “zale” eldua deritxonan. Mungiako sosiedadea goitik dabil, talde bat edozelakoa agertzen doa: Gabika, Uriona, Uribezubia, Goinetxe, Arriola, Mentxaka ta Gostin. Zazpi mutil, eta zelako zazpi! ”zazpi erri, oneitan, eztago areik ondutekorik”. Soziedadeko sari-araza, zidar-ontziz betetzen doa. Toki guztietatik saririk onenak datoz. Elordui´tar Ion dogu lendakaria, aren furgonetea eusko txirrindularien giroan, guztiok dabe ezagun. Beti txirrindulariz betea, gaiñera bere sendi ugaria be an. Arenaza´tar Josuren tarranta be txoko guztietan agiri da, beti beterik. Goikoetxea´tar Anjel, Gangoti´tar Jose Luis eta Arruza´tar Leon, eskabideak artzen gogaituta, gure txirrindulari taldea leku guztietan ikusi gura dabelako. (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona, 32)